wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Azpeitiak diploma jaso du, Tokiko Agenda 21-en kalitatea aztertzeko programan parte hartu izanagatik

tak21 15

Azpeitiko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren diploma jaso du gaur goizean Durangon egin den ekitaldian, Udalsarea 21 udalerrien sareko Tokiko Agenda 21en kalitatea aztertzeko programan parte hartzeagatik. Azpeitiko udalerriak, beste 40 herrirekin batera, bere borondatez parte hartu du tokiko agendaren kalitatea zehazteko analisi batean. Neurketa horretarako, Udalsarea 21ek sortutako ebaluazio-sistema bat hartu dute kontuan: Tokiko Agenda kalitatea, Tak21.

TAK21 ebaluazio-sistemak bost faktore aztertzen ditu Tokiko Agenda 21en kalitate orokorra ebaluatzeko: estrategikoa, zeharkakotasuna, partaidetza publikoa, operatiboa eta jasangarritasun-adierazleak.

Gehiago irakurri

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sariak banatu dira

gureinguruari13

"Gure inguruari begirada bat" lehiaketako sariak banatu zituen atzo, osteguna, Azpeitiko Udalak. Hiru arlotan banatu da aurtengo edizioa: natura, arkitektura naturguneetan eta natura eta aisia. Guztira, 19 argazkilari aurkeztu dira eta honako hauek izan dira sarituak;

NATURA: Iñaki Etxenagusia, Igor Froilan eta Javier Beristain.
ARKITEKTURA: Iñaki Aranburu, Juan Ramon Llavori eta Juan Joxe Agirre.
AISIA ETA NATURA: Juan Carlos del Pozo, Iñigo Olarte eta Jon Aizpuru.

Argazki sarituak, eta saritu gabeko beste hainbat irudi, Betharram aretoan ikus daitezke dagoeneko, eta urtarrilaren 18a arte, honako ordutegian; astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

 

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea