wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Udalak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak hitzarmena sinatu dute, energiaren inguruan elkarlanean aritzeko

energia

Maiatzeko plenoan aho batez onartu zen Usurbilgo Lanbide Eskolaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, eta atzo sinatu zuten, prentsaurrean. Eneko Etxeberria alkateak atzo azaldu zuen, energia Udalaren "erronketako bat" dela. "Bere garaian, azterketa bat egin genuen herriko enplegu nitxoak zein ziren jakiteko, eta 3. adinarirekin batera energia horietako bat", adierazi zuen. Inguruak energiaren inguruan lan, azterketa eta proiektu asko egiteko aukera ematen dituela ere aipatu zuen: "Ibai-eder urtegia dugu, araztegia, zabortegia... eta Udalak energiaren kontsumo efizientea egiteko konpromisoa ere badu". Enplegu berdea deitzen zaion horren aldeko apostua ere berretsi zuen. Bide horretan, Usurbilgo Lanbide Eskolarekin elkarlanean bide berri bat irekitzeko apostua egin dute, eta eskerrak eman eman nahi izan zizkion Oier Aranzabal ikastetxeko zuzendariari.

Leire Goenega Hezkuntza zinegotziak  Usurbilgo Lanbide Eskola energiaren inguruan Euskal Herrian ikastetxe erreferentea dela azpimarratu nahi izan zuen, eta bere hitzetan, "pozgarria da beste hezkuntza zentro batekin ibilbide bat hastea, eta bide emankorra izatea espero dugu".

Gehiago irakurri

Elikadura jasangarria izan zuten atzo hizketagai ikasleek, Agenda 21aren baitan Udal arduradunekin

agenda 21

Urtero gisa, atzo, maiatzak 5, Agenda 21ean parte hartzen duten 4 ikastetxeetako ikasleak (lehen Hezkuntatik batxilergorainorakoak) Eneko Etxeberria alkatearekin bildu ziren programaren baitan egindako lanetan ateratako ondorioak eta ingurumena hobetzeko zituzten proposamenen berri emateko. Atzokoan, iaz hasitakoari jarraipena emanez, elikadura jasangarria izan zuten hizpide. Ikasturtean zehar, gai hori jorratzeko ekintza ugari egin dituzte ikasleek bai ikastetxean, bai ikastetxetik kanpo ere, atzo alkateari azaldu ziotenez. Hainbat irteera ere egin dituzte horretarako.

Gehiago irakurri

Xaguxatarren parkea, bukatuta eta herritarrentzat irekia

xaguxatar

Ingurugiro Etxea Museoak parke berria du. Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean Xaguxatar izeneko proiektuaren baitan eraberritu da zaharkituta zegoen gune hori. Oraindik ofizialki inauguratu gabe badago ere, parkea irekita dago; eta herritarrek zein bisitariek parkeaz gozatzeko aukera dute. Horrela adostu dute Udalak zein Eusko Jaurlaritzak. "Parkea osatzeko lanak eginda daude, eta Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin ostean, irekitzea erabaki dugu. Eguraldi onak hasi diren honetan herritarrek herrian jolasteko eta gozatzeko parke bat gehiago izan dezaten", adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak. Inaugurazio ofiziala bi erakundeen agendak bat egiten dutenean egingo da.

Gehiago irakurri

Ekonomia, lehen sektorea eta bertako produktuak sustatzeko motorea izan nahi du azoka plazak

azoka plaza prentsaurrekoa

Azoka plaza eraberritzen daramatzagu hainbat hilabete. Berrituta eta itxura aldatuta izango da laster, baina azken hilabeteotan abian jarritako dinamika parte-hartzaile baten bidez kanpoko itxura aldatzetik haratago herriko ekonomia sustatuko duen eta bertako produktuen plaza izango den gune dinamiko bat sortzeko lanetan ari da Udala hainbat eragilerekin elkarlanean.

Azoka plazari bizia emateko asmo horretan, ez du biderik errezena aukeratu. Horren jakitun da Udala. "Supermerkatu handien eskaintzei uko egin eta biderik errazena aukeratu ez arren egokiena aukeratu dugulakoan gaude. Guk plazatik, geuretik, eta iraganetik abiatuta eraiki nahi dugulako etorkizuna. Gure oinarrietatik, lurretik, lehen sektoretik" hasi da proiektuaren nondik norakoak azaltzen Josu Labaka zinegotzia.

Gehiago irakurri

Jasangarritasunaren alde, auto elektrikoaren aldeko apustua egin du Azpeitiko Udalak

 

kotxe elektrikoa


 

Azpeitiko Udalak bestelako energia eredu baten aldeko apustua eginda du. Hala, Energia Plana osatu zuen eta energiaren kontsumo arduratsuago eta jasangarriago baten aldeko apustua egina du. Hala, azken hilabeteotan zenbait neurri hartu ditu. Horren adierazle da, pasa den astean jakitera eman zen, iaz Udalaren energia kontsumoaren %3,1a jaistea.

Enegiaren kontsumoa gutxitu eta etorkizun jasangarriago bat eskaintzeko helburu horrekin beste pauso bat gehiago eman du Udalak gaur. Udaltzaingorako kotxe berria erosi beharra izan da, eta kotxe elektrikoaren aldeko apustua egin du: "Kotxe elektrikoa erostearen alde egin dugu, horrelako kotxeak gasolinarik ez gastatzeaz gain, CO2 isuriak nabarmen gutxiago isurtzen dituztelako airera", azaldu du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Atzo jarri zuten Plaza Txikian, Udaltzaingoaren aurrean kotxea kargatzeko postea, eta gaur eguerditik martxan da kotxea bera. "Lehenengo kotxe batekin egingo dugu proba, baina honek ongi funtzionatzen badu, etorkizunean ere auto elektrikoen aldeko apustua egingo du Udalak", jarraitu du Bereziartuak. Baina ez da bere horretan gelditzen apustua: "Etorkizunean, erabat burujabe den auto elektrikoa izatea nahi dugu. Hau da, eguzki plaka bidez energia geuk sortu eta horrela autoak bere egunerokoa egitea lortzea dugu helburu", adierazi du.

Autoaren kostua, 13.500 eurotakoa izan da.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea