wrapper

Hirigintza ingurumena sub

140 zuhaitz inguru landatuko dira igandeko Zuhaitz Egunean

140 zuhaitz inguru landatuko dira igandeko Zuhaitz Egunean

Udalak, herriko 4 ikastetxeak, Baigerak, Ingurugiro Etxeak, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Baratza konunitarioak elkarlanean antolatu dute igandean, martxoak 5, egingo den Zuhaitz Eguna. Azken urteotan indarra hartzen ari den ekintza da, eta aurten, beste bultzada bat eman nahi izan zaio: "Herriko berdeguneen zaintza eta zainketaren baitan kokatzen dugu Zuhaitz Eguneko landaketa. Gure herriko berdeguneen inguruko sentsibilizazioan eragin nahi dugu, eta gune horiek balioan jarri", adierazi du Josu Labaka zinegotziak. Gehiago irakurri
Birziklapenaz eta, batez ere, berrerabilpenaz hausnartzeko aukera izango da plazan igandera arte

Birziklapenaz eta, batez ere, berrerabilpenaz hausnartzeko aukera izango da plazan igandera arte

Gaurtik igandera bitartean, Hondakinen Prebentzioaren Europar Astearen baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako hondakinen birziklapenaren eta berrerabilpenaren inguruko erakusketa ibiltaria izango da plazan, Emausek gidatuta. Kanpaina horren helburua da herri hezkuntzan oinarrituta tailer eta ekintzen bidez herritarrak hondakinen kudeaketaren eta kontsumoaren inguruko hausnarketa egitea. Batez ere, berrerabilpena, objetuen bigarren edo hirugarren aukerak landuko da; izan ere, hainbat ikerketen arabera, objetuen %80a behin besterik ez dugu erabiltzen. Gehiago irakurri
Izarraizko parkea: Esklaba eta Olatz artean, herritarrentzako aisialdirako gune

Izarraizko parkea: Esklaba eta Olatz artean, herritarrentzako aisialdirako gune

Azpeitiko Udalak gaur aurkeztu du Izarraizko atea izango den parkea. Udalaren lur eremu publikoak erabilgarri jarri, berdegunea babestu, aisialdirako herritar ororentzako gune bilakatu eta Izarraitzerako sarrera duin bilakatzea du helburu. Gehiago irakurri

Lapatx itxita inguruan eragindako kaltea zuzentzen hasteko ordua da

Gaur, azaroak 30, itxi ditu Lapatxeko zabortegiak ateak. Gehiago ez da errefuxarik jasoko Lapatxen. Eta bihartik aurrera, zabortegia behin betiko ixteko beharrezko diren tramite, seilatze eta bestelako neurriak hartzen hasteko garaia irekiko dela adierazi dute gaur arratsean Lapatxen bertan egindako prentsaurrekoan Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Xebero Agirretxe Errezilgo alkateak, Erramun Goikoetxea Bidania-Goiazko alkateak eta Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari eta Azpeitiko Udaleko alkaterodeak. "Lapatxeko inguru guzti honek urte luzeak beharko baditu ere bere onera etorri eta bestelako itxura bat izateko, horretarako neurriak hartzen hasteko arora heldu gara, eta horri helduko diogu gogoz. Inguru honek bestelako itxura izan dezan egingo dugu lan datozen hilabete eta urteetan", adierazi du Bereziartuak. Gehiago irakurri

Del Pozo eta Bastidak toki berari ateratako argazkiek jaso dituzte 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sari bereziak

Ostiralean banatu ziren 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sariak, eta paradoxikoki paisaia berari, leku berdinari, ateratako argazki banak irabazi dute sari berezia XV. edizio honetan. Gaia jasangarritasuna izanik, Lasaon urola ibaiari toki berean ateratako bi argazki izan dira sarituak. Argazki positiboaren sari berezia Juan Carlos del Pozok ateratakoa argazkiak jaso du; beste hiru sarituak Iñaki Etxenagusia, Igor Froilan eta Alberto Beloki izan dira. Negatiboan ateratako argazkien artean, berriz, Javier Bastidaren argazkiak jaso du sari berezia eta Jexux Artola, Iñaki Arnaburu eta Angel Olaberriak jaso dituzte beste hiru sariak. Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea