wrapper

Hirigintza ingurumena sub

'Gizontasunak desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministetara' tailerra izango da ostiralean

'Gizontasunak desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministetara' tailerra izango da ostiralean

Mugimendu feministaren azken urteetako indar eta gorakadak eztabaida eta korapilo asko ekarri ditu. Indarkeria matxistaren hainbat aurpegi plazaratzearekin batera, indarkeria horren gaineko ardura eta erantzukizunak ere ipini dira erdigunean, eta, horrek, erresistentzia batzuk ekarri ditu. Gehiago irakurri
Hainbat saio antolatu dituzte Nire Azpeitia plataforma ezagutarazteko

Hainbat saio antolatu dituzte Nire Azpeitia plataforma ezagutarazteko

Plataforma digital berri bat dator herrira: Nire Azpeitia plataforma. Tresna garrantzitsua izango da herriko dendari, ostalari, azokako saltzaile, negozio nahiz elkarteentzat; izan ere, beren bezeroekin modu berritzaile batean komunikatzeko aukera emango die. Herritarrentzat ere hainbat abantaila izango ditu, behar duten informazio guztia aurkitu ahal izango baitute plataforman. Gainera, doakoa eta erabilterraza izango da. Gehiago irakurri
Mantentze lanengatik, itxita egongo da Zestoara arteko bidegorria

Mantentze lanengatik, itxita egongo da Zestoara arteko bidegorria

Astelehenean hasiko dituzte lanak, I-5.003F eta I-5.004F eremuan. Aurrena, Zestoatik Corrugados Lasaora arteko zatian arituko dira; hura bukatutakoan, berriz, Corrugados Lasaotik Ezkuztara arteko tarteari ekingo diote. Lanek irauten duten bitartean, bidegorria itxita egongo da 07:00etatik 15:00etara bitartean.  Gehiago irakurri
Eskualdeko ekintzaile berriak omentzeko eguna

Eskualdeko ekintzaile berriak omentzeko eguna

Atzo, apirilak 16, Ekintzaileen Nazioarteko Eguna izan zen, eta eskualdean enpresa sortu berri duten ekintzaileak omendu zituen Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza lantaldeak. Lehen aldiz, Aldaketa ereiten: ekintzaileak eta hauen ekarpena eskualdean ekitaldia ospatu zuten. Bertan, 2023an enpresa sortu zuten ekintzaileek egindako ahalegina eta eskualdeko ehun-sozioekonomikoan izan duten inpaktu positiboa nabarmendu zituzten. Gehiago irakurri
Enkarguk zerbitzuaren bizikletari buruz zerbait jakinez gero, Udaltzaingora jotzeko eskatu dute

Enkarguk zerbitzuaren bizikletari buruz zerbait jakinez gero, Udaltzaingora jotzeko eskatu dute

Asteburuan, lapurtu egin dute Enkarguk zerbitzuaren bizikletetako bat. Bi bizikleta ditu zerbitzuak, eta bietan txikiena lapurtu dute. Besteari, berriz, bateria kendu diote. Azoka plazako eraikin barruan zegoen bizikleta, eta handik hartu dute. Norbaitek informazio gehiago izanez gero, eskertuko da horren berri ematea Udaltzaingoari, zuzenean bulegora bertara joanda edo 943 15 13 13 telefonora deituz. Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea