- ARDURADUN POLITIKOA
Joanes Amenabar (Ingurumena)
Nagore Alkorta (Hirigintza) - ARDURADUN TEKNIKOA
Izaskun Zeziaga (Ingurumena)
Arturo Rivas (Hirigintza) - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
Ingurumena: 943 15 70 70
Hirigintza: 943 15 71 91 - POSTA ELEKTRONIKOA
ingurumena@azpeitia.eus
hirigintza@azpeitia.eus
Azpeitiko hirigintza antolamenduaren Plan Orokorraren 11 HE AMUE azpieremurako plan berezia
- 25/01/2017
Birziklapenaz eta, batez ere, berrerabilpenaz hausnartzeko aukera izango da plazan igandera arte
Gaurtik igandera bitartean, Hondakinen Prebentzioaren Europar Astearen baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako hondakinen birziklapenaren eta berrerabilpenaren inguruko erakusketa ibiltaria izango da plazan, Emausek gidatuta.
Kanpaina horren helburua da herri hezkuntzan oinarrituta tailer eta ekintzen bidez herritarrak hondakinen kudeaketaren eta kontsumoaren inguruko hausnarketa egitea. Batez ere, berrerabilpena, objetuen bigarren edo hirugarren aukerak landuko da; izan ere, hainbat ikerketen arabera, objetuen %80a behin besterik ez dugu erabiltzen.
Gehiago irakurri- 12/01/2017
Izarraizko parkea: Esklaba eta Olatz artean, herritarrentzako aisialdirako gune
Azpeitiko Udalak gaur aurkeztu du Izarraizko atea izango den parkea. Udalaren lur eremu publikoak erabilgarri jarri, berdegunea babestu, aisialdirako herritar ororentzako gune bilakatu eta Izarraitzerako sarrera duin bilakatzea du helburu.
Gehiago irakurri- 30/11/2016
Lapatx itxita inguruan eragindako kaltea zuzentzen hasteko ordua da
Gaur, azaroak 30, itxi ditu Lapatxeko zabortegiak ateak. Gehiago ez da errefuxarik jasoko Lapatxen. Eta bihartik aurrera, zabortegia behin betiko ixteko beharrezko diren tramite, seilatze eta bestelako neurriak hartzen hasteko garaia irekiko dela adierazi dute gaur arratsean Lapatxen bertan egindako prentsaurrekoan Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Xebero Agirretxe Errezilgo alkateak, Erramun Goikoetxea Bidania-Goiazko alkateak eta Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari eta Azpeitiko Udaleko alkaterodeak. "Lapatxeko inguru guzti honek urte luzeak beharko baditu ere bere onera etorri eta bestelako itxura bat izateko, horretarako neurriak hartzen hasteko arora heldu gara, eta horri helduko diogu gogoz. Inguru honek bestelako itxura izan dezan egingo dugu lan datozen hilabete eta urteetan", adierazi du Bereziartuak.
Gehiago irakurri- 28/11/2016
Del Pozo eta Bastidak toki berari ateratako argazkiek jaso dituzte 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sari bereziak
Ostiralean banatu ziren 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sariak, eta paradoxikoki paisaia berari, leku berdinari, ateratako argazki banak irabazi dute sari berezia XV. edizio honetan. Gaia jasangarritasuna izanik, Lasaon urola ibaiari toki berean ateratako bi argazki izan dira sarituak. Argazki positiboaren sari berezia Juan Carlos del Pozok ateratakoa argazkiak jaso du; beste hiru sarituak Iñaki Etxenagusia, Igor Froilan eta Alberto Beloki izan dira. Negatiboan ateratako argazkien artean, berriz, Javier Bastidaren argazkiak jaso du sari berezia eta Jexux Artola, Iñaki Arnaburu eta Angel Olaberriak jaso dituzte beste hiru sariak.
Gehiago irakurri