wrapper

Oharrak

Hirigintza ingurumena sub

Azpeitiko Udalak gaur aurkeztu du Izarraizko atea izango den parkea. Udalaren lur eremu publikoak erabilgarri jarri, berdegunea babestu, aisialdirako herritar ororentzako gune bilakatu eta Izarraitzerako sarrera duin bilakatzea du helburu.

Eneko Etxeberria alkateak eremua berdegune mantentzearren garrantzia aipatu du: "Duela ez horrenbeste Aranetik Loiolara arteko bi aldeak berdegune ziren, baina gaur egun Esklabetako inguru honetaz gain, berdegune gutxi gelditzen dira pasealekuaren bi aldeetara". Josu Labakak gune horretan ere etxebizitzak eraikitzeko tentazioak izan direla gogoratu du: "Urte askoan hemen ere etxeak eraikitzeko tentazio ugari izan dira, baina guk herritarrentzako parke publikoa egiteko apustua egin genuen hasieratik". Parkea egiten hasteko hainbat marka ikus daitezke dagoeneko: datozen asteotan hasiko dira parkea eraikitzen, eta lau-bost hilabetean eginda egotea aurreikusten da.

Parkearen proiektua Lur paisajistak enpresak egin du, eta Iñigo Segurola paisajista izan da gaurko prentsaurrekoan proiektua azaltzen. Segurolak leku hori berdegune mantentzearen garrantzia aipatzeaz gain, parkearen nondik norakoak azaldu ditu: "Parkea baliabide naturalak erabiliz egingo dugu: lurra, ura eta harria, batez ere". 18.000 metro koadroko lur eremu horretan, 60 Haritz eta Pago, 30 Sahats negarti, 25 Astigar eta hainbat Artea landatuko dira. Guztira 100 zuhaitzetik gora landatuko dira, eta horietaz gain fruita arbolentzako eremu bat ere egongo da.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information