wrapper

Hirigintza ingurumena sub

'Gure Inguruari Begirada Bat' argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea luzatu da. Honela, astelehena, azaroak 16, izango da lanak aurkeztu ahal izateko azken eguna. Aurtengo lehiaketako gaia, elikadura jasangarria da eta aurkeztutako argazkiek, elikadurak eta ingurumenak duten erlazioa agertu behar dute. Argazki guztiak bildu ondoren, epaimahaiak azaroaren 18an emango du jakitera bere erabakia eta sari banaketa, berriz, hilaren 27an egingo da. Guztira, 100 euroko 9 sari banatuko dira, 3 arlo bakoitzean.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea