wrapper

Hirigintza ingurumena sub

agenda21-15

Azpeitiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako (LH), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikasleek Elikadura jasangarria izan dute gai nagusi bezala aurtengo Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan. Adinaren arabera, ekintza desberdinak burutu dituzte haur eta gaztetxoek urtean zehar, besteak beste, Igarako errota eta Lapatx zabortegira bisitaldia, konpostatze eta sukaldaritza saioak, gelako hondakinen kudeaketa, herriko nekazaritza eskaintzaren azterketa, Azpeitiko landa eremua babesteko eta sustatzeko ekintza plana edota 2. eskuko azoka. Egindako lanen hausnarketaren ondorioz, ikasleek konpromiso zehatz batzuk hartu dituzte eta konpromiso horiek alkateari agertu dizkiote. Honela, udaletxera gerturatu ziren eta Ebeko Etxeberria alkatea eta Leire Etxaniz Ingurugiro zinegotziarekin bildu ziren.

Bestalde, azken urteetako ohiturari jarraituz, ikasleek izandako ideia onenak saritu dira. Bertako ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko ideiak aurkeztu behar ziren. Bi kategoriatan banatu dira proiektuak, batetik LHkoenak eta bestetik DBHkoenak eta Batxilergokoenak eta bietan, hamabost proiektu aurkeztu dituzte.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea