wrapper

Hezkuntza sub

Deustuko Unibertsitatearekin bi formazio programa abian jartzeko hitzarmena sinatu du Udalak

sinadura

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak lankidetza akordio sinatu dute gaur eguerdian, otsailak 5, helduentzako bi prestakuntza programa garatzeko: Kultur aisia Unibertsitatean eta Ekiten eta enpresa kudeatzen ikastea. Gipuzkoan herri bakarra da Azpeitia horrelako hitzarmen baten bidez bi programa horiek abian jarriko dituena.

Gehiago irakurri

Herriko istorioak bilduz, historia osatzeko liburua

aurkezpena oroimen bizia1

Ostiralean, hilaren 8an, aurkeztu zen Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean liburua. Sanagustin kulturguneko hitzordura jende ugari bildu zen, eta giro ederrean azaldu zituzten Leire Goenaga Udal Hezkuntza Batzordeburuak eta Laxaro Azkune liburuaren egileak liburuaren nondik norakoak. Mahaian izan ziren liburuan parte hartu duten auzotar guztien ordezkari Imanol Arregi Iturbide (Loiola), Arantxa Landa (Odria) eta Imanol Lazkano (Landeta), beraien auzoetako hainbat istorio kontatuz.

Gehiago irakurri

'Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. Mendean' liburua aurkeztuko da, ostiralean 18:30ean, Sanagustin kulturgunean

Azala

 

Datorren urtarrilaren 8an, ostirala, Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean liburua aurkeztuko da 18:30etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Liburua Laxaro Azkune Sudupek idatzi du, eta Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Sailak argitaratu. Aurkezpenean izango dira Azkune bera, Udal ordezkariak eta liburua osatzen lagundu duten auzoetako bizilagunak.

Gehiago irakurri

Haurrentzat egitarau bateratua osatu da Gabonetarako

gabonakhaurrentzat

Azpeitiko Udalak, Festa eta Gazteria sailen bidez, Kultur Mahaia, Bertan Merkatari Elkartea eta Urolab eragileekin batera, haurrentzat egitarau bateratua antolatu dute Gaboetarako. Ostiralean hasiko dira ekintzak, Sanjuandegiko Azoka Herritik egitasmoarekin. Bertan elkarteak ere, zozketa eta erosketa bono berezien kanpaina abiatu du. Hauez gain, ordea, beste hamaika ekintza ere izango dira; jolasak, tailerrak... Modu honetan, DBHko ikasleei zuzendutako teknologia tailerrak izango dira abenduaren 22an, 23an eta 24an, eta abenduaren 19a baino lehen eman behar da izena Gazte Informazio Bulegoan. Hilaren 22an 16:00etatik 19:00etara izango da saioa, abenduaren 23an egun osoz eta 24an, berriz, goizez egingo dute tailerra 10:00etatik 13:00etara bitartean. Tailerretan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko da, eta egitasmoaren helburua da teknologia berriak modu arduratsuan erabiltzen irakastea. Horretarako, gaztetxoei robotikaren oinarriak azalduko dizkiete, talde lana sustatuz.

Gehiago irakurri

Aste honetatik hasita, Loiolako liburutegia abenduko eta urtarrileko asteburuetan zabalduko da ikasleentzat

loiola2015abendua

Loiolako Santutegiko liburutegia abendua eta urtarrileko asteburuetan zabalduta egongo da Azpeitiko Udalak eta Loiolako Erretoretzak lortutako akordioari esker. Honela, asteburu honetatik hasita, herriko zein eskualdeko ikasleek Loiolako instalazioak erabili ahal izango dituzte azterketak prestatzeko. Liburutegia irekita egongo den asteburuak honako hauek dira: abenduak 5, 6, 12, 13, 26 eta 27 eta urtarrilak 2, 3, 9, 10, 16 eta 17 eta ordutegia berriz, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara bitartean izango da. Loiolako arduradunek aurreratu dutenez, oso garrantzitsua da liburutegira sartu ahal izateko karneta eduki eta sarreran zenbakia idaztea. Gainera, ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik, hau dela-eta, ikerketak edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera joan daitezke.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea