wrapper

Hezkuntza sub

3D inprimagailua, teknologia berrietara hurbiltzeko

 

Jolastek

Azpeitiko Udalaren iazko Sustapen planera aurkeztu zuen Jolastek proiektua, eta diru-laguntza jasota, abian dute herriko gaztetxoei teknologia berriak gerturatzeko proiektua. Eneko Etxeberria alkateak, talde honek izandako ekintzailetasuna azpimarratu du: "Sustapen Planera aurkeztu zuten proiektu ekintzaile hau, eta abian dute proiektua. Teknologia berriak gerturatu nahi dizkiete herritarrei". Ideia bat izan, eta hori gauzatzeko aukera eskaintzen dutela sustapen Planeko laguntzek adierazi du Etxeberriak.

Gaztelekuan izan dira Jolastekeko bi kide Gazteria Saileko Ainara Larrañaga batzordeburuari zein saileko arduradun eta hezitzaileei beren proiektua azaltzen eta aurrera begira elkarlanean ikastaroak eta antolatzeko izan ditzaketen aukerak aztertzen.

Robotika, programazio lengoaia eta 3D inprimagailuen inguruko teknologiak lantzen dituzte Jolasteken.  "Kode irekian, euskaraz eta modu erabat praktikoan egiten dugu hori", adierazi du Enok Sudupe proeiktuko kideak. Metodologia kooperatiboen bidez eta arazoetan oinarritutako metodologien bitartez, eginez ikasteko aukera eskaintzen diete ikasleei, horretarako bereziki prestaturiko saioekin. Dagoeneko hainbat ikastaro antolatu dituzte eskualdean, eta kastetxeetan ere ari dira lanean, etorkizun hurbilean ikastaro berriren bat herrian antolatzeko aukerak ere aztertzen ari dira.

Gehiago irakurri

Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da azterketa garaian

liburutegia

Asteburutik aurrera, Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da. Horretarako, azken urteotan bezala, Udaleko zein liburutegiko arduradunek akordioa egin dute: "Ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera etortzeko ohitura. Azterketa garaian asteburutan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak Santutegiak bezalaxe zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du", azaldu du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak.

Aste honetatik bertatik izango da irekita liburutegia eta  ekainean, 25 eta 26ko asteburua bitartean izango da irekita. Asteburutako ordutegia honakoa izango da: 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara. Liburutegitik gogorarazi nahi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz. ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin behar dira. Sartzeko, liburutegiko karneta beharko da eta ohi bezala, sarreran zenbakia idatzi behar da.

Gehiago irakurri

'Elkar-erantzunkizunean eta berdintasunean bizi' guraso eskolak, apirilean hasita

Azpeitiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen Sailak Guraso Eskolak antolatu ditu 8-15 eta 16-20 urte bitarteko gaztetxoak dituzten gurasoentzat. Saio horiek, seme-alaben heziketarako lagungarri izan daitezkeen tresna izatea dute helburu. Aurtengo eskolak gai bera landuko dute 'Elkar-erantzunkizunean eta berdintasunean bizi', eta Izar Arregi psikologo eta terapeutak zuzenduko ditu.

Bi eskoletako gaia bera izango bada ere, adinaren arabera egokitutako saioak izango dira. Guztira 6 saio izango ditu ikastaro bakoitzak eta apirilaren 11n hasi eta maiatzaren 16an bukatuko dira. Beraz, saioak asteleheneatan izango dira; 8 eta 15 urte bitarteko gaztetxoen gurasoenak 15:15etik 16:45era bitartean izango dira eta 16 eta 20 urte bitartekoenak, berriz, 18:00etatik 19:30era.

Izen ematea
Parte hartu nahi dutenek Gizarte Zerbitzuen Sailera joanda edota 943 15 71 92 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena apirilaren 7a bitartean. Saioen prezioa 10 eurokoa da, eta ordaindu ezin dutenek beka bidezko laguntza jasotzeko aukeraizango dute, izena ematerakoan jakinarazten badute.

 

Gehiago irakurri

Bihar hasiko da Txiki Biran, indartuta

txiki Biran

Bihar emango zaio hasiera Aurtengo Txiki Biran egitasmoari. 16:30ean, Xalto pailazoa izango da 16:30ean Sanagustinen aurtengo ekitaldiari hasiera emateko.

Duela urte zenbait urte Azpeitiko Udalaren Gazteria Sailaren bidez jarri zen abian Txiki Biran egitasmoa. Herriko haur eta
gaztetxeoei hilabetero ikuskizun bat eskaintzea zen helburua. Ibilbidean, Kultur Mahaia transmisioaz arduratuta, ildo hori lantzen hasi zela eta Txiki Birani bira eman eta elkarlanean antolatzeari ekin zitzaion iaz. Aurtengo honetan, ordea, Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatibak elkarrekin antolatu dute ekimena.

Gehiago irakurri

Deustuko Unibertsitatearekin bi formazio programa abian jartzeko hitzarmena sinatu du Udalak

sinadura

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak lankidetza akordio sinatu dute gaur eguerdian, otsailak 5, helduentzako bi prestakuntza programa garatzeko: Kultur aisia Unibertsitatean eta Ekiten eta enpresa kudeatzen ikastea. Gipuzkoan herri bakarra da Azpeitia horrelako hitzarmen baten bidez bi programa horiek abian jarriko dituena.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea