wrapper

Hezkuntza sub

Iraurgi berritzen

Pasa den astean, hirugarren urtez jarraian, Elkarrekin Eraikitzen 2015-2016 proiektuaren itxiera ekitaldia ospatuko da zen. Aurtengo ekitaldian, iaz bezala, eskualdeko bost ikastetxeek (Floreaga Salestar Ikastetxea, Iraurgi Ikastetxea, Ikasberri Azpeitiko Ikastola, Xabier Munibe Azkoitiko Ikastola eta Urola Ikastola) hartu dute parte.

Elkarrekin Eraikitzen proiektuak, ikaslea, proiektuan nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi bete nahi ditu. Batetik, ikasleen artean ekintzailetasunari lotutako balio eta gaitasunak sustatzea du helburu, besteak beste, iniziatiba edo komunikazio gaitasuna. Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodología berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini die. Proiektuaren hirugarren eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea da etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin hartu ditzaten.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea