wrapper

Hezkuntza sub

 

Jolastek

Azpeitiko Udalaren iazko Sustapen planera aurkeztu zuen Jolastek proiektua, eta diru-laguntza jasota, abian dute herriko gaztetxoei teknologia berriak gerturatzeko proiektua. Eneko Etxeberria alkateak, talde honek izandako ekintzailetasuna azpimarratu du: "Sustapen Planera aurkeztu zuten proiektu ekintzaile hau, eta abian dute proiektua. Teknologia berriak gerturatu nahi dizkiete herritarrei". Ideia bat izan, eta hori gauzatzeko aukera eskaintzen dutela sustapen Planeko laguntzek adierazi du Etxeberriak.

Gaztelekuan izan dira Jolastekeko bi kide Gazteria Saileko Ainara Larrañaga batzordeburuari zein saileko arduradun eta hezitzaileei beren proiektua azaltzen eta aurrera begira elkarlanean ikastaroak eta antolatzeko izan ditzaketen aukerak aztertzen.

Robotika, programazio lengoaia eta 3D inprimagailuen inguruko teknologiak lantzen dituzte Jolasteken.  "Kode irekian, euskaraz eta modu erabat praktikoan egiten dugu hori", adierazi du Enok Sudupe proeiktuko kideak. Metodologia kooperatiboen bidez eta arazoetan oinarritutako metodologien bitartez, eginez ikasteko aukera eskaintzen diete ikasleei, horretarako bereziki prestaturiko saioekin. Dagoeneko hainbat ikastaro antolatu dituzte eskualdean, eta kastetxeetan ere ari dira lanean, etorkizun hurbilean ikastaro berriren bat herrian antolatzeko aukerak ere aztertzen ari dira.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea