wrapper

Hezkuntza sub

liburutegia

Asteburutik aurrera, Loiolako liburutegia asteburutan ere irekita izango da. Horretarako, azken urteotan bezala, Udaleko zein liburutegiko arduradunek akordioa egin dute: "Ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera etortzeko ohitura. Azterketa garaian asteburutan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak Santutegiak bezalaxe zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du", azaldu du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak.

Aste honetatik bertatik izango da irekita liburutegia eta  ekainean, 25 eta 26ko asteburua bitartean izango da irekita. Asteburutako ordutegia honakoa izango da: 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara. Liburutegitik gogorarazi nahi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz. ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin behar dira. Sartzeko, liburutegiko karneta beharko da eta ohi bezala, sarreran zenbakia idatzi behar da.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea