wrapper

Hezkuntza sub

Azpeitiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen Sailak Guraso Eskolak antolatu ditu 8-15 eta 16-20 urte bitarteko gaztetxoak dituzten gurasoentzat. Saio horiek, seme-alaben heziketarako lagungarri izan daitezkeen tresna izatea dute helburu. Aurtengo eskolak gai bera landuko dute 'Elkar-erantzunkizunean eta berdintasunean bizi', eta Izar Arregi psikologo eta terapeutak zuzenduko ditu.

Bi eskoletako gaia bera izango bada ere, adinaren arabera egokitutako saioak izango dira. Guztira 6 saio izango ditu ikastaro bakoitzak eta apirilaren 11n hasi eta maiatzaren 16an bukatuko dira. Beraz, saioak asteleheneatan izango dira; 8 eta 15 urte bitarteko gaztetxoen gurasoenak 15:15etik 16:45era bitartean izango dira eta 16 eta 20 urte bitartekoenak, berriz, 18:00etatik 19:30era.

Izen ematea
Parte hartu nahi dutenek Gizarte Zerbitzuen Sailera joanda edota 943 15 71 92 telefono zenbakira deituta eman beharko dute izena apirilaren 7a bitartean. Saioen prezioa 10 eurokoa da, eta ordaindu ezin dutenek beka bidezko laguntza jasotzeko aukeraizango dute, izena ematerakoan jakinarazten badute.

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea