wrapper

Hezkuntza sub

etorkizun2015

EtorkiZUn egitasmoa haur eta gazte etorkinei euskara-errefortzua emateko helburuarekin sortu zen 2006 urtean. Dagoeneko 10 urte igaro dira eta guztira, 874 ikasle igaro dira bertatik. Aurtengo ikasturtean ere egitasmoa abian jarri da, 87 ikaslerekin. "Etorkinen gizarte eta hizkuntza integraziorako egitasmoa da. Azpeitiarrok nagusiki euskaraz bizi gara, euskara harremanetarako tresna ez ezik koesio sozialerako instrumentua ere badenez, ezinbestekoa zaigu etorkinei euskaraz ikasteko baliabideak ematen jarraitzea", agertu du Hezkuntza baotzordeburu den Leire Goenagak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea