wrapper

Oharrak

Gizarte zerbitzuak sub

Eguneko zentroa

Eguneko zentroa

Adineko pertsonentzako eguneko arreta eskaintzen du bertako lokaletan, udalak adierazitako egun eta orduetan.

Helburu nagusia adineko pertsonak ahalik eta denbora gehienez euren inguruan mantentzea da; horretarako euren benetako beharrei erantzungo dien arreta orokorra eskainiko zaie. Hau da laguntza osoa eta pertsonalizatua, eta hainbat jarduera egiteko aukera eskaintzen da, beren gaitasunak indarberritu ditzaten nahi baita. 

Sartzeko baldintzak
Eguneko zentro batean arreta behar duten adineko pertsonak, hauetako talderen batekoak izango dira
• Senitartekoekin bizi diren eta arrazoi fisiko nahiz psikikoak direla eta, eguneroko bizimodua aurrera eramateko maila ertain edo altuko zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonak.
• Bakarrik edo senitartekoekin bizi diren, eta adina, gaixotasuna edo gizarte-babesgabetasuna dela eta, duten autonomia maila galtzeko arriskuan dauden 60 urtetik gorako pertsonak.

Zerbitzua ematea

Eguneko zentroak astelehenetik igandera 9:00etatik 18:00etara zabalik izaten ditu ateak. Bertara joan ahal izateko pertsonak menpekotasunaren balorazioa izan beharko du.

Astean zehar 36 plaza publiko daude eta 4 pribatu, eta asteburuan berriz, mendekotasunaren bat duten pertsonentzako 27 plaza publiko daude.

Kuota
Kuota Gizarte Zerbitzuen sailak egun bakoitzeko zehaztutakoa izango du.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1. Eskaera sinatuta.
2. NANen fotokopia.
3. Gizarte-segurantzako kartillaren fotokopia.
4. Diru-sarreren egiaztagiriak.
5. Mendekotasunaren balorazioa. Balorazioa Gizarte Zerbitzuak egingo du tramitazioa Diputazioaren bidez.
6. Gaixoak egin beharreko tratamendua adierazten duen mediku-txostena.
7. Emandako zerbitzua kobratzeko banketxearen izena eta kontuaren 20 digituak.

Additional Info

  • Helbidea: Julian Elorza 11
  • Telefonoa: 943 15 74 96
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information