wrapper

Oharrak

Gizarte zerbitzuak sub

San Martin egoitza

San Martin egoitza

65 urtetik gorako pertsonei (edo euren egoera pertsonala eta soziala dela eta, talde horrekin pareka daitezkeen beste batzuei) bizitokia, mantenua eta arreta eskaintzko zentroak dira. Trukean, erabiltzaileek zerbitzua ordaindu egin behar dute.

Sartzeko baldintzak:
• 60 urteak beteta izatea.
• Gipuzkoan erroldatuta daudenak, gutxienez eskaera egin baino 24 hilabete lehenagotik edo Gipuzkoan jaio nahiz eskaera egin aurreko 10 urteetan gutxienez 24 hilabetez Lurralde Historikoan bizi izanda, arrazoi sozialak edo familian berriz elkartzekoak argudiatzen dituztenak.
• Erakunde sanitarioetan asistentzi jarraitua behar ez duen osasun egoeran egotea.
• Elkarbizitza larriki eragotzi dezakeen jokabide-nahasterik ez izatea, honelako arazoak dituzten pertsonak bereziki artatzeko prestatuta dauden zentroen kasuan izan ezik.
• Gizartekintzaren autonomia/mendekotasun mailaren balorazio-eskalaren arabera, mendeko den adineko pertsona izatea.

Zerbitzua ematea
• Guztientzako etxebizitza iraunkor gisa erabiltzeko elkarbizitza-zentroak dira; bertan adineko pertsonei oinarrizko laguntza jarraitua ematen zaie.

Kuota
Plazaren kostua honela ordainduko da:
1. Erabiltzaileak, kapitalaren sarrera garbien %85 jarriko du, famili unitatea oinarri hartuta eta aparteko pagen kopurua barne. Dena dela, gutxienez lanbide arteko gutxieneko soldataren %20 utzi beharko da ingresatutako pertsonaren esku.
2. Erabiltzaileak 24.000 €ko azken per capita ondarea baldin badu, dagokion egoitza-zerbitzuko plaza kopuru horretatik ordaindu beharko du oso-osorik eta eskurako guztira 3000 € hartuko ditu beretzat.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaerarekin batera dokumentazio hau aurkeztu behar da:
• Famili unitateko kide guztien NANen fotokopia
• Pertsona fisikoen errentaren gaineko azken zergaren fotokopia eta hala dagokionean, eskatzailearen eta elkarbizitza unitateko kideen ondarearen gaineko zergarena.
• Gizarte Zerbitzuei eta Gizartekintzari datuak bildu edo egiaztatzeko baimena ematea.

Helbidea: 
Telefonoa: 

Additional Info

  • Helbidea: Hartzubia, 9
  • Telefonoa: 943 81 43 50
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information