wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Aldi baterako egonaldiak

Programa honek gizarte zerbitzuetako beste hainbat programa eta zerbitzuk duten helburu bera du: adineko pertsonak euren etxeetan eta gizarte eta famili inguruan egoteko erraztasunak eskaintzea; lehentasuna izango dute mendeko diren adinekoekin bizi diren familiek.

Programaren ezaugarriak
Aldi baterako: eskatzaile bakoitza gehienez 31 egunez egon daiteke bertan.
Egoitzak eskainiko duen arreta: adineko pertsonak izango dituen zainketa eta arreta, zahar-etxeetakoak bezalakoak izango dira
Familiaren etxean zaintzen diren mendeko pertsonek lehentasuna izango dute.

Kuota

Adineko pertsonaren diru-sarreren kopurua eta ezintasun maila kontuan hartuta, egonaldi hauek ordaintzeko gizarte zerbitzuen sailak laguntzak ematen ditu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
• Sartzeko eskaera
• Eskatzailearen eta bere kargu dagoen pertsonaren NANen fotokopia.
Historial klinikoa eta ematen zaion tratamendua, halakorik balu.

Eskaera gizart zerbitzuen sailean, udaletxeko bigarren solairuan.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea