wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

ARAUDIA 1.- Adinekoentzako Azpeitiko Udaleko ostatu zerbitzuaren araudia.  
  Gizarte Zerbitzuen Gida txostena ikusi (PDF)
AZPEITIKO UDALAIRAGARKIA Azpeitiko Udal Batzarrak, 2019ko abenduaren 3an egindako bilkuran Azpeitiko udalerriko Eguneko Arretako zerbitzua arautzeko erreglamenduari haserako onarpena ematea onartu zuen. Arauzko jendaurreko informazio epean ez da erreklamazio edo oharpenik izan. Hori dela eta, Toki jaurbidearen oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 legearen 49 artikuluak xedatzen duenaren arabera, orain artean behin behineko zen akordioa behin betikoa bihurtuko da. Legearen 70.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, onartutako Ordenantzaren testu osoa argitaratzen da, zehaztuz bere edukina Udalaren web orrian ere argitaratua dagoela, udal-agintarauen atalean eta Gizarte Zerbitzuak Sailean www.azpeitia.eus. Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Bilbon egoitza duena, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.Aplikatzeako den legeria: Uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumena arautzen duena (46. artikuloa). Iragarkia  
65-70 urte bitartekoen ikerketa 70-75 urte bitartekoen ikerketa 75 - 80 urte bitartekoen ikerketa 80 urtetik gorako adinekoen ikerketa
Aurten ere, Elkarbidean Programa antolatu du Elkartuk. Programa honen helburua desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea da, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonei bidaiatzeko aukera emanez, eta ondorioz gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatuz.
Azpeitiko Udala eta Baigera jubilatu elkartean iazko udaberrian indartu zuten elkarlanean pauso berriak ematen ari dira. Elkarlan horren helburua da herriko jubilatuen bizi baldintzan aztertu eta beharra duten horien bizi baldintzak eta bizi kalitatea hobetzea. CIS-ek egindako inkesta batek azalerazi zuen bazeudela herrian baldintza okerragoetan bizi ziren herritarrak, eta lehen pauso gisa Udalak eta Baigerak Udalak kolektibo horri eskaintzen dizkien diru-laguntzen inguruko informazioa zabaltzeko ahalegina egin zuten. Bide horretan, jubilatu guztiei etxera iritsi zitzaien diru-laguntzen berri esku-orri batean bilduta.
Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietan parte hartzeko lehentasuna izateko urtarrilaren 13 baino lehen eman behar da izena.
Azpeitiko Udalak, Gizarte Sailaren eta Lanbideren elkarlanaren bidez, mendeko pertsoei gizarte erakundeetan-eta osasun arreta ematea ikastaroa abian jarriko du, urtarrilaren 23an. Ikastaroak 370 ordu izango ditu eta zati teorikoa eta praktikoa izango ditu. Saio teorikoak urtarrilaren 23tik ekainaren 7ra bitartean izango dira, 15:00etatik 19:00etara. Ondoren, saio praktikoak egin beharko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek. 
Urtero gisa, Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Jubilatuen astea antolatu du azaroaren 21etik 27ra bitartean. Gaur arratsean hasiko dira ekintzak. !6:00etan karta jokorako zita jarria dute. Bihar, berriz, 16:30ean, Jesus Mari Mujikaren hitzaldia izango da Baigeran. Irteerak, merienda eta bestelakoetarako ere hartuko dute tartea igandera bitartean. egun horretan, 90 urte betetzen dituzten azpeitiarrei omenaldia egiteko zita dute jarrita.
Gertuko familiako bat hiltzen denean ematen da laguntza psikologiko hau. Bost saiokoa da terapia.
Página 1 de 8
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea