wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Famila eta lana uztartzeko laguntzak

Laguntza ekonomikoak:

Eusko Jaurlaritzak:

a.- Aurreneko umearengatik 400€tik-900€ra, gurasoen dirusarreraren arabera. Diru-laguntza hau eskaltzeko hiru hilabeteko epea dago, umea jaio den egunetik hasita.
b. -Bigarren umea bada, diru-laguntza 1100€ko izango da. Diru-laguntza hau eskatzeko hiru hilabeteko epea dago, umea jaio den egunetik hasita.
Hurrengo urtean, berriz, beste 400 €ko laguntza jaso ahal izango da.. Kopuru hau urte naturala amaitzen denean eskatuko da, eta urte osoan eskatu ahal izango da. Kontuan izan, umea urte amaieran jaio bada, diru-laguntza hurrengo urteko urtarrilean eskatu ahal izango dela.
c.- Hirugarren edo ondorengo seme-alabengatik, 1.100 €ko diru-laguntza jaso ahal izango da semea edo alaba jaio den urtean. Hurrengo urtetik aurrera, 1.100 €ko laguntza jasoko du beste lau urtetan (guztira 1.100 €ko bost ordainketa). Ondorengo bi urteetan, hau da, semeak edo alabak bost eta sei urte btetzen dituen urteetan, 400 €ko laguntza jasoko du. Hau da, azken ordainketa haurrak 6 urte betetzen dituen urtean izango da.

Erditze anizkoitza eta adopzio internazionala

Aurreko kopuruez gain, familia bakoitzaren diru-sarreren arabera 2.000 €tik 4.000 €ra arteko laguntza jasoko dute.

Gizarte Segurantzak

Erditze anizkoitza:
-2 ume badira 2.533,20€. Ordainketa bakarra
-3 ume badira 5.066,40 €. Ordainketa bakarra
-4 ume edo gehiago badira 7.569,60 € ordainketa bakarra

Eusko Jaurlaritzak lan egiten duten gurasoek euren seme-alabak zaintzeko denbora eta ahalmen gehiago izateko helburuarekin onartu ditu arau hauek. Seme-alabak modu naturalean izan edo adoptatu dituzten gurasoentzat dira.

Laguntzak:

. Seme-alabak zaintzeko eszendentzia. Gehienez hiru urtekoa eskatu ahal izango da.
. Lanaldi murrizketa. Gutxienez lanaldiaren herena murriztu ahal izango da, eta gehienez erdia, seme-alabak sei urte egiten dituen arte. Seme-alabak %35 edo gehiagoko urritasuna izanez gero, umeak sei urte eginda ere eskatu daiteke.
Informazioa jaso edo inprimakiak eskuratzeko Azpeitiko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako Sailera jo daiteke.
Tramitea, korreo bidez edo bertara joanda egin daiteke.
Eusko Jaurlaritza, Andia Kalea 13 Donostia 20004

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea