wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Gaur, astelehena, hasi da San Martin Astea Azpeitiko egoitzan. Aste bereziari hasiera emateko, Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal zinegotziak eta Iraurgi ikastetxeko ikasleak izan dira. Hasierako ekitaldiarekin, ekintzaz beteriko astea izango dute aurretik egoiliarrek; musika, erakusketak eta familiarekin bazkariak izango dituzte, bestea beste. Hona hemen gaurko argazki batzuk eta asteko egitarau osoa;
Azaroaren 11an, asteazkena, egingo da Siriako errefuxiatuez hitz egiteko bilera irekia. CEAR Euskadi taldeko lehendakari eta zuzendariarekin batera, Azpeitiko Udaleko arduradunak izango dira bertan, eta errefuxiatuen inguruko egoera eta legedia azaltzeaz gain, herritarrek nola lagundu dezaketen aztertuko da. Udalak iraileko udalbatzan onartu zuen Azpeitia Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herri izatea. Honela, bilera 19.00etan izango da Baigerako aretoan eta Udalak, azpeitiarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu.
Gizarte Zerbitzuak sailak bi saio antolatu ditu Guraso Eskolen baitan. Batetik, 12 eta 16 urte bitarteko gazteen gurasoei bideratuta, "Seme-alabekin alkohola eta drogen kontsumo arduratsuan hezitzen" ikastaroa eta bestetik, 17 eta 22 urteko gazteen gurasoentzat, "Guraso noiz arte? Nola lagundu seme-alabei, jada gazte-helduak izanik" ikastaroa. Bi ikastaroek 4 saio izango dituzte, azaroan eta abenduan zehar, eta izen-ematea azaroaren 6an, ostiralean, amaitzen da. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko dute, edo 943 157192 telefonora deitu. Prezioa 10 eurokoa da baina ordaindu ezin dutenentzat, bekako diru-laguntza bideratuko du Udalak.
Azpeitiko Udalak, Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herri izatea onartu zuen iraileko udalbatzan. Siriako eta gerrako errefuxiatuei laguntzeko pausoak aztertu ondoren, Euskal Herriko beste udal eta erakundeekin harremanetan jarri zen Udala modu koordinatuan lan egiteko eta herritarrekin bilera egitea adostu zen. Bilera hori azaroaren 4ean egitea aurreikusten bazen ere, atzeratu egingo da. Izan ere, errefuxiatuen gaia Gipuzkoan koordinatzen ari ziren eragileak aldatu egin dira, orain arte Gurutze Gorria ari zen arduratzen baina orain, errefuxiatuen laguntzarako CEAR elkartea da arduraduna. Udalak CEAR elkartearekin zehaztu behar du data berria, eta behin konkreatutakoan, azpeitiarrei jakinaraziko zaie.
Azpeitiarren ongizatea bermatzea da Azpeitiko Udalaren lehentasuna. Are gehiago, behar larria duten azpeitiarren ongizatea. Horregatik, behar gehien dutenei zuzendutako arropa bankua abian jarri du Udalak, Elkar-ekin taldearekin elkarlanean. Arropa bankuaren zerbitzua Soreasuko Elkargunean eskaintzen da eta herriko 170 herritar eta familiari banatuko dizkiete arropak dohain, aurrerantzean. "Udalaren helburua herritar guztiek gutxieneko baliabide eta eskubideak bermatuta izatea da. Herritarren ekimenez sortutako proiektua da hau, eta azpeitiarrek, beste behin, erakutsi dute elkartasunaren eta justizia sozialaren defentsan lana egiteko prestutasuna dutela. Hori balio garrantzitsua da guretzat, eta halako pertsonekin lan egitea plazerra da guretzat", agertu du Gizarte Zerbitzuetako batzordeburu den Ainhoa Beristainek.
Herritarren formakuntzaren apustuarekin jarraituz, Azpeitiko Udalak boluntarioei zuzendutako ikastaroa antolatu du. "Jakin badakigu boluntario lana oso garrantzitsua dela, eta herrian pertsona ugari daudela lan hauetan. Lana, nahiz eta gogoz egin, konplexua da, izan ere zaila da arlo honetan sortzen diren zenbait gai kudeatzea. Horregatik, Gizarte Zerbitzuak sailak formazioa eskaintzea funtsezkoa ikusi du eta ikastaroa antolatu du", agertu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuak saileko zinegotziak. Ikastaroko saioak azaroaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an izango dira 09:30etik 11:30era bitartean eta saio horietan, honako gai hauek landuko dira;
Azpeitiarrei formatzeko aukerak eskaintzen jarraitzen du Udalak. "Hiri hondakin eta hondakin industrialen kudeaketa" eta "Mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan, Etxez etxeko laguntzaile eta janari erabiltzaile" ikastaroak antolatu ondoren, Azpeitiko Gizarte Zerbitzuak sailak "Portaeraren nahasmena lantzeko programa" ikastaroa prestatu du, Lahar elkartearekin batera. Ikastaroa urriaren 27 eta 29an eta azaroaren 3an izango da, 17:00etatik 20:15era, Sindikatu Zaharreko gela handian. Formakuntza saio berria menpekotasun zaintzaileentzat, familiakoentzat edo langileentzat zuzenduta dago eta bertan, Dementzia, motak, sintomak eta eboluzioa, Pertsonaren portaera, Pauta konkretuak arazo espezifikoen aurrean eta Beste arazo egoeren aurrean batik bat pertsona nagusien harremanetan, eta bereziki dementzia kasuetan, nola egin aurre gaiak landuko dira. Interesatuek urriaren 23 baino lehen eman behar dute izena Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailean edota 943 15 71 92 telefono zenbakira deituta.
Azpeitiko Udal Gizarte Zerbitzuak sailak, Lanbiderekin batera, Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan eta osasun arreta ematea, Etxez etxeko laguntzaile eta janari erabiltzaile formakuntza saioa antolatu du. Ikastaroko saio teorikoak azaroaren 2an hasiko dira eta apirilaren 27an amaitu, eta jarraian, saio praktikoak egingo dira ekainaren 24ra arte. Izena eman nahi dutenek urriaren 15 bitartean egin dezakete Lanbiden eta lehen mailako ikasketa ziurtagiria edota eskola-graduatu titulua aurkeztea ezinbestekoa izango da.
Azpeitiko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, "Hiri hondakin eta hondakin industrialen kudeaketa" ikastaroa antolatu du. Ikastaroa urriaren 22an hasiko da eta otsailaren 18an amaitu eta goizeko ordutegia izango du, 09:00etatik 13:15era. Behin saioak amaituta, sektoreko enpresetan praktikak ahalbidetuko dira eta ikasleak, SEAG0108 Profesionaltasun Ziurtagiria lortuko du. Dagoeneko izena eman daiteke, urriaren 7ra arte, eta horretarako, Lanbideko bulegora joan behar da edo web orrira sartu.
Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herria izango da Azpeitia. Horrela erabaki zuen Udalbatzak, aho batez, atzo egindako bilkuran. Siriako eta gerrako errefuxiatuei laguntzeko pausoak aztertu ondoren, Azpeitiko Udala Euskal Herriko beste udal eta erakundeekin harremanetan jarri da modu koordinatuan lan egiteko."Azpeitiko Udalak eman nahi duen laguntza erreala izan dadin nahi dugu. Gure herria bakarrik alferrik ari dela badakigu, eta beste erekundeekin lan egin eta adostasun zabalak lortu beharko ditugu", agertu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Era berean, herritarrekin bilera irekia antolatuko du datozen egunetan, babes herri gisa zer egin eta nola jokatu aztertu eta ekarpenak jasotzeko. Hona hemen atzoko Udalbatzak onartutako adierazpen instituzionala;
Página 6 de 8
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea