wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Azpeitiko Udalak herritarren formakuntza ahalbidetzeko bekak aurkeztu ditu gaur. Aurreko astean, udazkeneko formazio eskaintza aurkeztea aurreratu zen beka sistema ere egun gutxiren buruan jarriko zutela abian, eta gaur aurkeztu dute. "Aurreko astean esan genuen eta gaur berriro azpimarratu nahi dugu: formazioa ezinbeztekotzat jotzen dugu langabeziari aurre egiteko, eta bide horretan, herritarrentzat dirua formakuntzarako arazo ez izateko jarri ditugu abian beka hauek", azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak. Hala, aurreko urteetan gaur eta gaztetxoentzako beka sistemari helduen formaziorako linea gaineratu dio Udalak.
Azpeitiko Udalak aldi baterako formazio dinamizatzaile eta integratzailea eta Inmigrazio eta hirugarren adinerako teknikaria kontratazeko prozedurak jarri ditu abian. Kontratazioak Lanbideren bidez egingo dira, eta lan-eskaintza horietan izena emateko azken eguna osteguna (irailak 22) izango da.
Eguraldi txarra medio. bertan behera utzi zen jubilatuek urtero Xoxotera egiten duten irteera. Hala, oporretatik bueltan, irailaren 10erako prestatu dute irteera Azpeitiko Udalak eta Baigerak.  Irteeran parte hartu nahi dutenek Baigerako bulegoetan 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera bitartean eman dezakete izena (doan).
Joxepa Mendizabal Basurto azpeitiarrak 100 urte bete ditu gaur, eta San Martin egoitzan bildu dira senide eta lagunak urteurren borobila ospatzeko. Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien zinegotzia ere bertan izan dira Joxepa zoriondu eta oroigarria ematen. Mendizabal Loiolako Berrosueta baserrian jaio zen eta ezkondu aurretik, Donostian eta Frantzian ibili zen lanean neskame bezala. Ondoren, jostun bezala aritu zen urte luzez. 100 urtetara iristeko sekretuaz galdetuta, argi du; "lan eta lan eginda!". Zorionak Joxepa!!
Azpeitiko Udalak, ohi bezala, aurrekontuaren %0,7a, 90.000 euro, bideratuko ditu Gobernuz Kanpoko Erakundeen bidez garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuak sustatzera. Aurten, berrikuntza gisa, gainera, kooperante gisa 4 hilabete edo gehiago proiektuetan lan egitera joan nahi duten norbanakoak ere lagunduko dira diruz. Uztailaren 16a bitartean zabalik izango da proiektuak Udalean aurkezteko azken eguna.
Azpeitiko Udalak Lanbideren diru-laguntzari esker profesionatasun agiria ateratzeko bi ikastaro egin ditu aurtengo ikasturtean. Hala, 26 lagunek bukatu dute ikasturtea titulua eskuan dutela. Aste honetan bertan egin da agirien banaketa, eta Ainhoa Beristain zinegotziak eman zizkien agiriak ikasleei. Hiri eta industria hondakinen kudeaketari buruzko ikastaroa 11 lagunek egin dute; mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan emateko ikastaroa, berriz, 15 lagunek. Ainhoa Beristainek azaldu duenez, gainera, "poztekoa da, azken ikastaro horretako 15 lagunetik 10ek uda sasoirako behintzat lana bilatu dute, eta zenbait dagoeneko lanean hasiak dira".
Eusko jaurlaritzak aldatu berri duen araudi bat dela eta, gaitasun mugatuko aparkaleku txartela duten herritar guztiek berau berritu beharra dute lehenbailehen. Hori dela eta, Azpeitiko Udaleko gizarte Zerbitzuen Sailaetik txartela duten herritarrei aldaketaren berri eman eta txartela berritzeko egin beharrekoen berri emateko gutuna bidali zaie. Gutun horretan azaldu bezala, txartela berritzeko uztailaren 29a baino lehen Gizarte Zerbitzuen Sailetik pasatu behar dute, eta honako dokumentazioa aurkeztu behar dute: 1- Argazki bat 2- Kotxea gaitasun mugatua duenak gidatzen badu, bere beste argazki bat eta gidabaimenaren fotokopia. 3- Gaitasun mugatuko ziurtagiria 4- Eskaera egitera edota txartela jasotzera ordezkoren bat joan behar badu, ordezkarien orria beteta (gutunean bidali da) eta gaitasun mugatuko txartelaren jabeak sinatuta eta oredezkoaren NAN-a. 5- Eskaera orria sinatuta (gutunean bidalitakoa).
Iaz sortu zen ekimenari jarraipena eman, eta Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan duela hilabete gutxi izandako uholdeetako ezbeharrei laguntzeko, krosa antolatu dute Kooperazio taldeak, Xeye atletismo taldeak, XJ auzolanean elkarteak eta Khamar Sahararen aldeko elkarteak, datorren iganderako, Sanjuandegin. "Iaz, Nepalen izandako lurrikararen ondorioz sortu zen ekimena. Herrialde hori laguntzeko dirua biltzeko ekimenen bat egin nahi genuen eta Xeye atletismo taldeak proposatuta krosa antolatu genuen", adierazi du Maite Azpiazu Khamar taldeko kideak. Iazko esperientzia oso positiboa izan zen, eta ekimenari jarraipena ematea pentsatua zuten: "Asmoa urtero herrialde desberdin batera bideratzea da jasotzen dugun dirua. Aurten, uholdeek sahararren Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetan kalte izugarriak eragin dituzte, eta dirua hara bideratzea erabaki dugu", adierazi du. Azpeitiko Udalak hiru elkarteek antolatzen duten krosaren antolaketan laguntzen du: "Ekimen polita da benetan. Haurren mila lasterketa egon daitezke, baina honetan elkartasunaren alde egiten dute. Elkarlanean eta elkartasunaren alde antolatutako lasterketa da eta erabat txalotzekoa da", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.…
Krisi garaiak, ederki astindu ditu herritarrak. Langabezia dela, soldata edota pentsio baxuak direla-eta, herritarrek gizarte zerbitzuen bidez eman ohi diren diru-laguntzen premia hazi egin da, eta hori nabarmena izan dela azpimarratu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak, gaur prentsaurrean. Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Gizarte Larrialdietarako laguntzek herritar ororen premia ez zutela betetzen ikusita eta "azpeitiar guztien gutxieneko bizi baldintzak bermatzeko ahaleginean, Udal-laguntza propioak sortu genituen", jarraitu du. Helburua nagusi gisa, "behar larrian dagoen inor bazterrean ez uztea" izan dela berretsiz. Azpeitiar guztien gutxieneko bizi baldintza bermatzeko konpromisoz sortu zirela udal laguntzak gogorarazi du, eta "konpromiso bera mantentzen dugu aurtengo laguntzak onartuta ere". Bide beretik segitzeko asmoa ere azaldu du.
Pasatu den apirilaren 7an Baigera Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkartearen urteko Batzar Orokorra egin zen, eta Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuetako Batzordeburuak eta Eneko Etxeberria alkateak bertan egon nahi izan zuten egindakoari errepasoa eman eta etorkizuneko erronken berri izateko. Ohi bezala, 2015. urtean Baigerak gauzatu dzituen ekintzen eta kontuen berri eman zen eta hemendik aurrerako asmo eta helburuei buruz ere aritu ginen eta bazkideen iritzi-proposamenak ere jaso zituzten. Bukatzeko, Zuzendaritza Batzorde berria osatu zen. Azpeitiko Udalak, orain artean lanean aritu direnei egindako lana eskertu eta batzorde berriarekin ere elkarlanean aurrera begirako erronkei heltzeko konpromisoa azaldu nahi du.
Página 5 de 8
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea