- ARDURADUN POLITIKOA
Leire Goenaga Uzkudun - ARDURADUN TEKNIKOA
Edurne Zubia - HELBIDEA
1766ko Matxinada kalea 3-4 (behea) - TELEFONOA
943 15 71 92 - POSTA ELEKTRONIKOA
gizarte@azpeitia.eus

saila_Gizarte Ekintza (101)
Children categories
2023/07/14
Apartamentu tutelatuak
ARAUDIA 1.- Adinekoentzako Azpeitiko Udaleko ostatu zerbitzuaren araudia.
Ondorengo kategorian argitaratua:
saila_Gizarte Ekintza
2023/05/24
Gizarte Zerbitzuen gida
Gizarte Zerbitzuen Gida txostena ikusi (PDF)
Ondorengo kategorian argitaratua:
saila_Gizarte Ekintza
2020/02/11
Eguneko arreta zerbitzua
AZPEITIKO UDALAIRAGARKIA Azpeitiko Udal Batzarrak, 2019ko abenduaren 3an egindako bilkuran Azpeitiko udalerriko Eguneko Arretako zerbitzua arautzeko erreglamenduari haserako onarpena ematea onartu zuen. Arauzko jendaurreko informazio epean ez da erreklamazio edo oharpenik izan. Hori dela eta, Toki jaurbidearen oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 legearen 49 artikuluak xedatzen duenaren arabera, orain artean behin behineko zen akordioa behin betikoa bihurtuko da. Legearen 70.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, onartutako Ordenantzaren testu osoa argitaratzen da, zehaztuz bere edukina Udalaren web orrian ere argitaratua dagoela, udal-agintarauen atalean eta Gizarte Zerbitzuak Sailean www.azpeitia.eus. Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Bilbon egoitza duena, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.Aplikatzeako den legeria: Uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumena arautzen duena (46. artikuloa). Iragarkia
Ondorengo kategorian argitaratua:
saila_Gizarte Ekintza
65-70 urte bitartekoen ikerketa 70-75 urte bitartekoen ikerketa 75 - 80 urte bitartekoen ikerketa 80 urtetik gorako adinekoen ikerketa
Ondorengo kategorian argitaratua:
saila_Gizarte Ekintza
2017/04/06
Elkarbidean Programaren bidez, desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak antolatzen ditu Elkartuk
Aurten ere, Elkarbidean Programa antolatu du Elkartuk. Programa honen helburua desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea da, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonei bidaiatzeko aukera emanez, eta ondorioz gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatuz.
Azpeitiko Udala eta Baigera jubilatu elkartean iazko udaberrian indartu zuten elkarlanean pauso berriak ematen ari dira. Elkarlan horren helburua da herriko jubilatuen bizi baldintzan aztertu eta beharra duten horien bizi baldintzak eta bizi kalitatea hobetzea. CIS-ek egindako inkesta batek azalerazi zuen bazeudela herrian baldintza okerragoetan bizi ziren herritarrak, eta lehen pauso gisa Udalak eta Baigerak Udalak kolektibo horri eskaintzen dizkien diru-laguntzen inguruko informazioa zabaltzeko ahalegina egin zuten. Bide horretan, jubilatu guztiei etxera iritsi zitzaien diru-laguntzen berri esku-orri batean bilduta.
Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietan parte hartzeko lehentasuna izateko urtarrilaren 13 baino lehen eman behar da izena.
Azpeitiko Udalak, Gizarte Sailaren eta Lanbideren elkarlanaren bidez, mendeko pertsoei gizarte erakundeetan-eta osasun arreta ematea ikastaroa abian jarriko du, urtarrilaren 23an. Ikastaroak 370 ordu izango ditu eta zati teorikoa eta praktikoa izango ditu. Saio teorikoak urtarrilaren 23tik ekainaren 7ra bitartean izango dira, 15:00etatik 19:00etara. Ondoren, saio praktikoak egin beharko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek.
2016/11/21
Gaur emango zaio hasiera Jubilatuen Asteari
Urtero gisa, Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Jubilatuen astea antolatu du azaroaren 21etik 27ra bitartean. Gaur arratsean hasiko dira ekintzak. !6:00etan karta jokorako zita jarria dute. Bihar, berriz, 16:30ean, Jesus Mari Mujikaren hitzaldia izango da Baigeran. Irteerak, merienda eta bestelakoetarako ere hartuko dute tartea igandera bitartean. egun horretan, 90 urte betetzen dituzten azpeitiarrei omenaldia egiteko zita dute jarrita.
2017/02/20
"Duelo" laguntza psikologikoa
Gertuko familiako bat hiltzen denean ematen da laguntza psikologiko hau. Bost saiokoa da terapia.
Ondorengo kategorian argitaratua:
saila_Gizarte Ekintza
More...
2017/02/20
Telealarma
SOS Deiakekin batera eta programatutako telefonoekin lotura zuzena duen tresna da. Adineko pertsonari berehalako laguntza emango dio larrialdi egoeretan, bere segurtasuna eta autonomia handituz. Telealarma zerbitzuaren bitartez segurtasuna eskaini nahi zaie bakarrik bizi diren edo denbora luzean bakarrik egoten diren eta, adina dela edo beren buruaz baliatzeko zailtasuna dela medio, arriskuan dauden pertsonei. Zerbitzu horren bitartez eta telealarmako aparatuari esker, erabiltzaileak Eusko Jaurlaritzako SOS Deiakekin zuzenean komunikaturik daude eguneko 24 orduetan, eta larrialdietako zerbitzu horrek atenditzen ditu sortzen zaizkien premiazko egoeretan. Programaren onuradun izateko baldintzak:• Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizitzea.• Gaixotasun, elbarritasun, bakardade edo bestelakoek eragindako arriskuan egotea.• Telealarmako aparailua erabiltzeko gai izatea.• Eskatutako agiriak aurkeztea eta ezarritako baldintzak onartzea.• Telefono linea izatea. Aurkeztu beharreko agiriak:• Eskaera orria.• NANen fotokopia.• Errenta aitorpena edo diru sarreren egiaztagiria.• Osasun-egoera arriskutsuari buruzko mediku-txostena.• Beste hainbat, behar izanez gero. Eskaera Gizarte zerbitzuen sailean, udaletxeko bigarren solairuan.
Ondorengo kategorian argitaratua:
saila_Gizarte Ekintza
2017/02/15
Emakumeenganako indarkeria
Babeserako agindua eskatzea Emakumearen babeserako agindu judiziala eskatuko da, hala eskatuz gero. Agindu horren bidez, emakumea babesteko neurri zibil eta penalak hartuko dira. Eskaria modu azkar eta errazean egiten da. Indarkeria jasaten duten emakume orok eskatu ahal izango agindu judizial hori, eta salaketaren balio bera izango du dokumentuak: Babeserako gaindu judiziala honako tokietan eskatu daiteke: Azpeitiko Gizarte zerbitzuen sailean (udaletxeko bigarren solairua), Udaltzaingoan, Hertzaintzaren komisarian, edo epaitegian. Aholkularitza juridikoa Tratu txarrak edo indarkeria jaso duen pertsonari aholkularitza judiziala eskainiko dio zerbitzu honek. Udaleko Gizarte zerbitzuetan eskatu daiteke, eta Hertzaintza edo gainerako polizien bulegoetan ere, salaketa jartzerako orduan. Aldi baterako ostatua Indarkeriaren biktima izan diren pertsonak noraezean gelditzen diren kasuetan, aldi baterako ostatua eskaintzen die Udalak. Etxebizitza horiek errentan emango dira, eta gehienez lau hilabeterako. Etxebizitza emateko baldintzak: Familia gatazka larria izatea. Gizarte zerbitzuek hala eskatzea. Aldi baterako ostatua lortzeko eskaria Azpeitiko Udaleko Gizarte zerbitzuen sailean egingo da, udaletxeko bigarren solairuan. Laguntza psikologikoa Indarkeria eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeei laguntza psikologikoa eskainiko zaie. Zerbitzu hau Azpeitiko Udaleko Gizarte zerbitzuen sailean eskatu behar da, udaletxeko bigarren solairuan. 24 orduko telefono bidezko arreta 900 840 111 telefono zenbakia indarkeriaren biktima nahiz euren senitartekoentzat zabalik dago, eguneko 24 ordutan. Entzun, informatu, eta aholkuak…
Ondorengo kategorian argitaratua:
saila_Gizarte Ekintza
Ibaigain jubilatu etxea Urrestillan dagoen zentroa irekia da, bertan jarduera sozialak, aisialdikoak eta kulturalak egiteko aukera eskaintzen da
Additional Info
- Helbidea Kale Txiki 9, Urrestilla
Eguneko zentroa Adineko pertsonentzako eguneko arreta eskaintzen du bertako lokaletan, udalak adierazitako egun eta orduetan.
Additional Info
- Helbidea Julian Elorza 11
- Telefonoa 943 15 74 96