wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Laguntza teknikoak eta etxebizitza egokitzeko laguntzak

Laguntza honen helburua adineko pertsonek edo ezgaitasuna dutenek euren etxean ahalik eta autonomia handienarekin eta erraztasun hobeekin bizitzeko aukera izatea da, eta eurak zaintzeaz arduratzen diren pertsonen lanak arintzea. Helburu horrekin, etxebizitza egokitzeko edo jarduera hobetzen laguntzeko tresneria eskuratzeko maileguak edo dirulaguntzak emango dira.

Honako kasuetarako ematen dira laguntzak:
. Bainugelak adinekoentzako dutxa bihurtzeko lanak, komun, pasillo eta bestelakoetan barrak jartzea...
. Ohe artikulatuak eta komunerako eserlekuak.

Laguntza eskuratzeko baldintzak:
. 60 urtetik gorako pertsona dependientea izatea.
. %30eko edo gehiagoko ezgaitasuna izatea.

Laguntzaren zenbatekoa diru sarreren araberakoa izango da.

Eskaria Azpeitiko Udalaren Gizarte zerbitzuen sailean egin behar da (udaletxeko bigarren solairua).

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information