Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gizarte zerbitzuak

Arduradun politikoa
Leire Goenaga Uzkudun
Arduradun teknikoa
Edurne Zubia Artabe
Helbidea
1766ko matxinada 3-4 (behea)
Telefonoa
943 15 71 92
Posta elektronikoa
gizarte@azpeitia.eus
Gizarte zerbitzuak

Herritar eta gizatalde guztiei zuzendutako zerbitzu publikoa da.

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailaren helburua da azpeitiarrei ahalik eta bizi-kalitate onena eskaintzea, aniztasunean, gizarte-justizian eta berdintasunean oinarrituta, eta edozein adin, jatorri eta generotako herritarren gizarte-babesa eta ongizatea bermatzea.

Udaleko gizarte-zerbitzuen arlo honetan egiten den esku-hartze soziala zeharka formulatzen da, zainketa-ekosistema baten barruan prebentzio emozionala eta laguntza gauzatzeko eta beste sistema batzuekin koordinatzeko, hala nola osasunarekin, boluntariotzarekin eta agente komunitarioekin.

Eginkizunetako batzuk dira, besteak beste, herritarren eskubide eta baliabideen informazioa, balorazioa eta tramitazioa, sentsibilizazioa, gizarte-premien gaineko kontzientziazioa eta herritarren parte-hartze soziala.

Lantaldea gizarte-lanaren, psikologiaren, gizarte-hezkuntzaren, administrazioaren eta pertsonei arreta emateko laguntzaileen esparruko profesionalek osatzen dute.

Pertsona edo familia batek laguntza behar duenean, erreferentziazko gizarte-laneko profesional bat esleitzen zaio lehen hitzordutik.