wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Emakumeenganako indarkeria

Babeserako agindua eskatzea

Emakumearen babeserako agindu judiziala eskatuko da, hala eskatuz gero. Agindu horren bidez, emakumea babesteko neurri zibil eta penalak hartuko dira. Eskaria modu azkar eta errazean egiten da.

Indarkeria jasaten duten emakume orok eskatu ahal izango agindu judizial hori, eta salaketaren balio bera izango du dokumentuak:

Babeserako gaindu judiziala honako tokietan eskatu daiteke: Azpeitiko Gizarte zerbitzuen sailean (udaletxeko bigarren solairua), Udaltzaingoan, Hertzaintzaren komisarian, edo epaitegian.

Aholkularitza juridikoa

Tratu txarrak edo indarkeria jaso duen pertsonari aholkularitza judiziala eskainiko dio zerbitzu honek.

Udaleko Gizarte zerbitzuetan eskatu daiteke, eta Hertzaintza edo gainerako polizien bulegoetan ere, salaketa jartzerako orduan.

Aldi baterako ostatua

Indarkeriaren biktima izan diren pertsonak noraezean gelditzen diren kasuetan, aldi baterako ostatua eskaintzen die Udalak. Etxebizitza horiek errentan emango dira, eta gehienez lau hilabeterako.

Etxebizitza emateko baldintzak:

  • Familia gatazka larria izatea.
  • Gizarte zerbitzuek hala eskatzea.

Aldi baterako ostatua lortzeko eskaria Azpeitiko Udaleko Gizarte zerbitzuen sailean egingo da, udaletxeko bigarren solairuan.

Laguntza psikologikoa

Indarkeria eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeei laguntza psikologikoa eskainiko zaie.

Zerbitzu hau Azpeitiko Udaleko Gizarte zerbitzuen sailean eskatu behar da, udaletxeko bigarren solairuan.

24 orduko telefono bidezko arreta

900 840 111 telefono zenbakia indarkeriaren biktima nahiz euren senitartekoentzat zabalik dago, eguneko 24 ordutan. Entzun, informatu, eta aholkuak emango dituzte telefonoa hartzen dutenek.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea