wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Azpeitiko Udalak 5.000 euroko laguntza eman du Saharan izandako uholdeetako kaltetuei laguntzeko

saharalaguntza

Azpeitiko Udalarentzat ezinbestekoa da behar gehien dutenei laguntzea. Mundu justuago batean sinesten du eta zentzu horretan, gutxien dutenen edota gehien sufritzen dutenei laguntzea beharrezkoa ikusten du. Hala, Udalak 5.000 euro bideratuko ditu urrian Sahara Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduan izandako uholdeetako kaltetuei laguntza emateko. "Hondamendia, egoera berezia eta dagoen beharra ikusirik, Azpeitiko Udalak 5.000 euro bideratzea erabaki du. Izan ere, uholdeek Saharan utzi duten egoera bereziki gogorra da eta horregatik erabaki da ezohiko laguntza hau ematea", agertu du Gizarte Zerbitzuetako batzordeburu den Ainhoa Beristain zinegotziak.

Gehiago irakurri

AGN-H jatorri neuro-biologikoa duen nahasmena duten haurrei zuzenduriko tailerra egingo da ostegunean

AGN-H jatorri neuro-biologikoa duen nahastea da, eta arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea sintomekin jartzen da agerian. %5 eta %7 arteko neska-mutilek jasaten duten nahasmena da eta hauen gurasoei laguntzeko tailerra antolatu du Azpeitiko Udalak, Adahigi erakundearekin batera. "Zure aholkuak ez ditu jarraitzen, geldirik ezin du egon, pentsatu gabe jokantzen du, bere onetik ateratzen da, ez du entzuten...Agian AGNHa duen neska edo mutil baten aurrean egon zintezke. Hau da zure tailerra!", agertu dute arduradunek. Modu honetan, tailerrean landuko diren gaiak noiz hasi kezkatzen, zer egin, diagnostikoa edota egunerokotasunean nola lagundu izango dira. Maite Urkizu pedagogoak gidatuko duen saioa azaroaren 12an, osteguna, izango da, 18:00etatik 20.00etara Baigera I-eko aretoan.

Gehiago irakurri

San Martin Astea abian da jada, Azpeitiko egoitzan

sanmartinastea215

Gaur, astelehena, hasi da San Martin Astea Azpeitiko egoitzan. Aste bereziari hasiera emateko, Estitxu Elduaien eta Mikel Ibarzabal zinegotziak eta Iraurgi ikastetxeko ikasleak izan dira. Hasierako ekitaldiarekin, ekintzaz beteriko astea izango dute aurretik egoiliarrek; musika, erakusketak eta familiarekin bazkariak izango dituzte, bestea beste. Hona hemen gaurko argazki batzuk eta asteko egitarau osoa;

Gehiago irakurri

Siriako errefuxiatuez hitz egiteko bilera azaroaren 11an egingo da

Azaroaren 11an, asteazkena, egingo da Siriako errefuxiatuez hitz egiteko bilera irekia. CEAR Euskadi taldeko lehendakari eta zuzendariarekin batera, Azpeitiko Udaleko arduradunak izango dira bertan, eta errefuxiatuen inguruko egoera eta legedia azaltzeaz gain, herritarrek nola lagundu dezaketen aztertuko da. Udalak iraileko udalbatzan onartu zuen Azpeitia Siriatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko babes herri izatea. Honela, bilera 19.00etan izango da Baigerako aretoan eta Udalak, azpeitiarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu.

Gehiago irakurri

Seme-alabei nola lagundu eta drogen kontsumo arduratsuaz hitz egingo dute Guraso Eskolen baitan

Gizarte Zerbitzuak sailak bi saio antolatu ditu Guraso Eskolen baitan. Batetik, 12 eta 16 urte bitarteko gazteen gurasoei bideratuta, "Seme-alabekin alkohola eta drogen kontsumo arduratsuan hezitzen" ikastaroa eta bestetik, 17 eta 22 urteko gazteen gurasoentzat, "Guraso noiz arte? Nola lagundu seme-alabei, jada gazte-helduak izanik" ikastaroa. Bi ikastaroek 4 saio izango dituzte, azaroan eta abenduan zehar, eta izen-ematea azaroaren 6an, ostiralean, amaitzen da. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko dute, edo 943 157192 telefonora deitu. Prezioa 10 eurokoa da baina ordaindu ezin dutenentzat, bekako diru-laguntza bideratuko du Udalak.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea