wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Sahararen aldeko kros solidarioa, igande honetan

DSC 0671

Iaz sortu zen ekimenari jarraipena eman, eta Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan duela hilabete gutxi izandako uholdeetako ezbeharrei laguntzeko, krosa antolatu dute Kooperazio taldeak, Xeye atletismo taldeak, XJ auzolanean elkarteak eta Khamar Sahararen aldeko elkarteak, datorren iganderako, Sanjuandegin. "Iaz, Nepalen izandako lurrikararen ondorioz sortu zen ekimena. Herrialde hori laguntzeko dirua biltzeko ekimenen bat egin nahi genuen eta Xeye atletismo taldeak proposatuta krosa antolatu genuen", adierazi du Maite Azpiazu Khamar taldeko kideak. Iazko esperientzia oso positiboa izan zen, eta ekimenari jarraipena ematea pentsatua zuten: "Asmoa urtero herrialde desberdin batera bideratzea da jasotzen dugun dirua. Aurten, uholdeek sahararren Tindoufeko errefuxiatu kanpamentuetan kalte izugarriak eragin dituzte, eta dirua hara bideratzea erabaki dugu", adierazi du.


Azpeitiko Udalak hiru elkarteek antolatzen duten krosaren antolaketan laguntzen du: "Ekimen polita da benetan. Haurren mila lasterketa egon daitezke, baina honetan elkartasunaren alde egiten dute. Elkarlanean eta elkartasunaren alde antolatutako lasterketa da eta erabat txalotzekoa da", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Horrelako ekimen "txikiak" oso garrantzitsuak direla ere gaineratu du, "Saharak bizi duen injustizia salatzeko, ezkutua eta ahaztua nahi den errealitate bortitza azaleratzeko".

Gehiago irakurri

Herritar ororen gutxieneko beharrizanei erantzun ahal izateko, Udal-laguntzak

udal laguntzak

Krisi garaiak, ederki astindu ditu herritarrak. Langabezia dela, soldata edota pentsio baxuak direla-eta, herritarrek gizarte zerbitzuen bidez eman ohi diren diru-laguntzen premia hazi egin da, eta hori nabarmena izan dela azpimarratu du Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak, gaur prentsaurrean.

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Gizarte Larrialdietarako laguntzek herritar ororen premia ez zutela betetzen ikusita eta "azpeitiar guztien gutxieneko bizi baldintzak bermatzeko ahaleginean, Udal-laguntza propioak sortu genituen", jarraitu du. Helburua nagusi gisa, "behar larrian dagoen inor bazterrean ez uztea" izan dela berretsiz. Azpeitiar guztien gutxieneko bizi baldintza bermatzeko konpromisoz sortu zirela udal laguntzak gogorarazi du, eta "konpromiso bera mantentzen dugu aurtengo laguntzak onartuta ere". Bide beretik segitzeko asmoa ere azaldu du.

Gehiago irakurri

Baigerako urteko batzarrean izan ziren Udal ordezkariak

baigerako batzarra

Pasatu den apirilaren 7an Baigera Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkartearen urteko Batzar Orokorra egin zen, eta Ainhoa Beristain Gizarte Zerbitzuetako Batzordeburuak eta Eneko Etxeberria alkateak bertan egon nahi izan zuten egindakoari errepasoa eman eta etorkizuneko erronken berri izateko.

Ohi bezala, 2015. urtean Baigerak gauzatu dzituen ekintzen eta kontuen berri eman zen eta  hemendik aurrerako asmo eta helburuei buruz ere aritu ginen eta bazkideen iritzi-proposamenak ere jaso zituzten. Bukatzeko, Zuzendaritza Batzorde berria osatu zen. Azpeitiko Udalak, orain artean lanean aritu direnei egindako lana eskertu eta batzorde berriarekin ere elkarlanean aurrera begirako erronkei heltzeko konpromisoa azaldu nahi du.

Gehiago irakurri

68 lagunek jaso dute etxebizitzak alokatzeko laguntza

Alokairua

Azpeitiko Udalak 68 herritarri eman die etxebizitza alokatzeko diru-laguntza 2015ean. Horietatik 52, 18 eta 35 urte bitarteko herritarrak dira; 8, bananduak; eta beste 8, 70 urtetik gorakoak.

2014an jarri zuen abian Udalak laguntza berezi hori, etxebizitza politika berriak garatzeko asmoz, eta bi urteotan 115 herritarrek jaso dute dagoeneko. Laguntzen helburuak Agustin Lizarralde zinegotziak azaldu ditu: "Alokairua ordaintzeko arazoak dituzten herritarrei laguntza eskaintzea, herriko etxe hutsak merkaturatu eta alokairua sustatzea eta Alde zaharra biziberritzeko saiakeran beste pauso bat ematea, gune horretan errentan hartzen diren etxeek laguntza handiagoa jasotzen baitute".

Gehiago irakurri

Imsersoren termalismo programan parte hartzeko izena eman daiteke

Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietan parte hartzeko lehentasuna izatekourtarrilaren 11 baino lehen eman behar da izena.

Azken urteotan bezala,  jubilatu eta pentsiodunek 'Gizarte-Termalismoa'  programaz gozatzeko aukera dute. Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea