wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Eguraldi txarra medio. bertan behera utzi zen jubilatuek urtero Xoxotera egiten duten irteera. Hala, oporretatik bueltan, irailaren 10erako prestatu dute irteera Azpeitiko Udalak eta Baigerak.  Irteeran parte hartu nahi dutenek Baigerako bulegoetan 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera bitartean eman dezakete izena (doan).

Irteera, beraz, irailaren 10ean izango da.  Betarrandarretan goizeko 10:30ean elkartuko dira eta kotxeetan igoko dira Xoxotera. Hara iritsi eta inguruan buelta bat egingo dute oinez, ostean, hamaiketakoa egiteko, musikaz lagunduta.