wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

arropabankua

Azpeitiarren ongizatea bermatzea da Azpeitiko Udalaren lehentasuna. Are gehiago, behar larria duten azpeitiarren ongizatea. Horregatik, behar gehien dutenei zuzendutako arropa bankua abian jarri du Udalak, Elkar-ekin taldearekin elkarlanean. Arropa bankuaren zerbitzua Soreasuko Elkargunean eskaintzen da eta herriko 170 herritar eta familiari banatuko dizkiete arropak dohain, aurrerantzean. "Udalaren helburua herritar guztiek gutxieneko baliabide eta eskubideak bermatuta izatea da. Herritarren ekimenez sortutako proiektua da hau, eta azpeitiarrek, beste behin, erakutsi dute elkartasunaren eta justizia sozialaren defentsan lana egiteko prestutasuna dutela. Hori balio garrantzitsua da guretzat, eta halako pertsonekin lan egitea plazerra da guretzat", agertu du Gizarte Zerbitzuetako batzordeburu den Ainhoa Beristainek.