wrapper

Partaidetza

1. AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA

1.1 AZPEITIKO UDALEKO ADINEKOENTZAKO OSTATU ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ARAUDIA ONARTZEA.


Udal honek Azpeitiko Udalaren adinekoentzako ostatu zerbitzua arautzeko Araudia onartu nahi du, datozen hilabeteetan indarrean sartuko dena.


Herritarrek araudi-mailako arauak egiteko prozeduran parte har dezaten bermatze aldera, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publiko hori egiten da, aldez aurretik, haren eraginpean egon daitezkeen herritarren eta ordezkagaitasun handieneko erakundeen iritzia jasotzeko, zenbait alderdiri buruz, hala nola ekimenarekin konpondu nahi diren arazoei buruz, hura onartzeko beharrari eta egokitasunari buruz, arauaren helburuei buruz eta araugintzako eta erregulaziokoak ez diren balizko irtenbide alternatiboei buruz.
Horretarako, iragarki hau udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo hogei (20) eguneko epean, herritarrek, erakundeek eta elkarteek beren iritziak helaraz ditzakete helbide elektroniko honen bidez: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo azpetia.eus/gardentasuna/iradokizunak-gardentasuna Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren (HAZ) bidez (Plaza Nagusia, 5) edo udal-egoitzako Erregistroaren bidez.
Araudiaren proiektua argitaratzen da.


Azpeitian, 2023ko martxoaren 17an
Alkatea- Nagore Alkorta Elorza.

-Iragarkia.

-Erreglamendua ( ITXITA)

-Iradokizunak 


Araudiaren aldakearen iritzia edo iradokizuna baduzu, helbide honetara bidali: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo azpeitia.eus/gardentasuna/iradokizunak-gardentasuna

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information