wrapper

IBI tasaren errolda jendaurrean

Alkate jaunak dekretu bidez onetsitako 2016. urteko ibi tasaren errolda, jendeaurreko informaziora jartzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluan xedatutakoa betez.

a) Erakutsita dagoen lekua: Kontuhartzailetzan .
b) Aztertzeko epea: Hilabetekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta ondorengo lanegunetik kontatzen hasita.
c) Ezadostasuna adierazteko epea: Hilabetekoa, b puntuan adierazten denaren arabera kontatuta, aginduzko birjarpen errekurtsoa tarteratuz.

d) Errekurtsoa aurkezteko Organoa: Alkatetza.
e) Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Erregistroan, bulego ordutegian.

f) Errekurtsoa tartejartzearen ondorioak: Foru Arau horretako 14.2 artikuluan araututakoak.
g) Borondatezko ordainaldiaren epea: 2017ko urtarrilaren 15 artekoa izango da.

Azpeitia, 2016ko urriak 4. Alkatea, Eneko Etxeberria Bereziartua.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea