Azpeitiko Zarata mapa onartu ondoren, Udalbatzak, 2016ko maiatzaren 3an egindako bilkuran ekintza planaren "Azpeitiko Soinu-Ingurunea Hobetzeko Plana 2016-2020" dokumentuari HASIERAKO ONARPENA eman zion. Dokumentu hau AAC Acústica y Lumínica enpresak idatzi du.
Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurreko erakustaldian jarria dago aipatutako dokumentazioa Udalaren Idazkaritzan eta Azpeitiko Udalaren web-orrian (www.azpeitia.eus). Iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta azken argitalpenetik HILABETEKO epean pertsona fisiko edo juridiko orok dagoen dokumentazioa aztertzeko aukera izango du. Horrez gain, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan.
Esandakoaz gain, Udalbatzak bilkura berean babes akustiko berezia duten Azpeitiko mendebaldeko gunearen eta erdigunearen dokumentuak onartu zituen. Dokumentu horiek erakustaldian jarrita daude Udalaren Idazkaritzan eta Azpeitiko Udalaren web-orrian.
Dokumentazioa