wrapper

2016 urteari dagokion azokaren gaineko tasaren errolda

Alkate jaunak dekretu bidez one­tsi­tako 2016. urteko azokaren gaineko tasaren errolda, jendeaurreko informaziora jar­tzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arau­tzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluan xedatutakoa betez.

a)  Eraku­tsita dagoen lekua: Kontuhar­tzaile­tzan.

b)  Azter­tzeko epea: Hilabetekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta ondorengo lanegunetik konta­tzen hasita.

c)  Ezadostasuna adierazteko epea: Hilabetekoa, b puntuan adierazten denaren arabera kontatuta, aginduzko birjarpen errekur­tsoa tarteratuz.

d)  Errekur­tsoa aurkezteko Organoa: Alkate­tza.

e)  Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udale­txeko Sarrera Erregistroan, bulego ordutegian.

f)  Errekur­tsoa tartejar­tze­aren ondorioak: Foru Arau horretako 14.2 artikuluan araututakoak.

g)  Borondatezko ordainanldiaren epea: 2016ko urriaren 10 artekoa izango da.

Azpeitia, 2016ko uztailaren 7a.—Eneko Etxe­berria Bere­ziartua, alkatea. (5088)

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea