wrapper

Euskera Sub ES

Euskaldun berrien ekarpena eta ahalegina aitortuz eta ikasleen erakusketarekin ospatuko du Azpeitiko Udalak Euskararen Eguna

hitanoa2015erakusketa

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Azpeitiko Udalak euskaldun berriei aitortza eginez eta herriko ikasleen erakusketarekin ospatuko du. Astearteko udalbatzak UEMAk aurkeztutako adierazpen instituzionala onartu zuen eta gaur, AzpeitHika gaztetxoen kartel erakusketa zabalduko da Sanagustin Kulturgunean. Abenduaren 10era bitartean, Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak gazteek nola bizi dituzten erakusten duten lanak ikusteko aukera izango da. "Azpeitia euskararen arnasgunea da, eta hitanoa da gurean euskara bizia denaren erakusle. Horregatik da garrantzitsua hitanoa bultzatu eta indartzea, belaunaldi berrietan ere bizi mantentzea, arnasgunea bizi mantentzeko eta indartzeko eta biziberritzeko", agertu du Josu Labaka Euskara batzordeburuak. Era berean, Labakak euskaldun berriei aitortza egin eta doako euskalduntzearen aldeko adierazpena egin du.

Hona hemen testu osoa;

Gehiago irakurri

Azpeitiko 150 heldu hasi dira euskara ikasten edota hobetzen

heldueuskalduntze

Helduen euskalduntze ikasturtea abian jarri da Udal Euskaltegian eta Auzoko eta Mintzalagun saioetan eta aurkezpen ekitaldia atzo egin zen, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Guztira, ikasturte berrian 150 heldu ari dira euskara ikasten edota hobetzen; Euskaltegian 105, Auzokon 10 eta Mintzalagun ekimenean 35 herritar, eta Azpeitiko Udalak, herritarrak zoriondu nahi ditu. "Azpeitiko Udalak balioan jarri nahi du euskara ikasteko, praktikatzeko edota erakusteko egiten ari zareten ahalegina. Edozein hizkuntza ikastea garrantzitsua da, baina gure kasuan, hizkuntza minoritarioa izanik, transmisioa funtsezkoa da. Udalak euskararen aldeko apustua egiten du, eta esfortzua ere, urtero aurrekontuetan zati handi bat bideratu eta ikasi nahi dutenek doan egin ahal izateko", agertu zuen Eneko Etxeberria alkateak.

Gehiago irakurri

Eskualdeko hedabideetan euskara bermatzeko hitzarmena sinatu du Udalak

hitza2015

Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu du Urola Kostako Hitza komunikabidearekin. Eneko Etxeberria alkateak eta Hitzako zuzendari Onintza Letek sinatutako hitzarmen honen helburua eskualdeko hedabideetan euskara bermatzea da, eta horretarako, 27.000 euro emango dizkio Udalak Hitzari. Azpeitian eta Urola Erdia eskualdean oinarrizko hedabidea bihurtu da Hitza eta akordioarekin, diru-laguntza emateaz gain, euskararen alde egiten duen lana aitortu nahi da; "bertakotasuna euskaraz jasotzea ahalbideratzen duen komunikabidea da, gertuko kontuak eta herrikoak herritarrei euskaraz jakiteko eta ezagutzeko aukera ematen duena", agertu du alkateak.

Gehiago irakurri

Herritarrak Auzoko egitasmoan parte hartzera animatu nahi ditu Udalak

auzoko15-16

Bigarren urtez jarraian, Auzoko egitasmoa abian jarri da euskara eta aniztasuna uztartzeko helburuarekin. Azpeitiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak bultzaturiko egitasmo honek euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea du helburu eta bide horretan, Auzotar eta Auzokideak, euskaraz dakiten herritarrak eta euskara ikasi nahi dutenak, elkartzen hasiak dira dagoeneko. Udalak eta Auzoko proiektuko arduradunek, azpeitiarrak egitamsan parte hartzera animatu nahi dituzte; "Herritar bakoitzaren jatorri eta hizkuntzak ezagutu eta aniztasun hori errespetatu eta probestuko dugu Azpeitian integraziorako beharrezko duten hizkuntza, euskara, Auzokideen eskura jartzeko. Mintzapraktikan oinarritutako egitasmoa da, modu ludiko batean euskararen oinarrizko ezagutzak barneratzen hasteko abiapuntua eta gainontzeko herritarrekiko harremanak sortu eta sendotzeko tresna. Gela barruko saioez gain, kanpo ekintzak ere antolatuko ditugu ikasturtean zehar, herriko txokoak eta jendeak ezagutzeko". Saioak astean behin egiten dira, asteartetan, 19:00etatik 20:30era Baigera I-eko aretoan. Animatu!

Gehiago irakurri

Josu Labaka UEMAren lehendakari berria izendatu dute

labakauema

Azpeitiko Euskara saileko zinegotzi den Josu Labaka UEMAren (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) lehendakari izendatu zuten larunbatean, urriak 3an. Sanagustin kulturgunea Euskal Herriko udaletako ordezkariekin bete zen eta aho batez hautatu zuten Labaka, UEMAko lehendakari berria izatea. Lehenbiziko adierazpenean elkarlanean aritzeko deia egin zuen: "Erronka handia dugu bigarren mailako herritarrak izateari uzteko. Euskararen normalizazioan liderrak izatea dagokigu udalerri euskaldunoi eta euskararen arnasgune garen guztioi eta lidergoak, ezinbestean, hizkuntza politika berezitua behar du, batetik arnasguneak zaindu eta zabaldu ahal izateko, eta bestetik gune erdaldunagoak euskarara ekartzeko. Politika berezitu horiek erabaki aurrerakoi eta ausarten eskutik joan behar dute ezinbestean, eta horretarako oso garrantzitsua da udalerri euskaldunak saretzea". Lehendakaritzarekin batera, hurrengo lau urteetako zuzendaritza batzordea ere hautatu zen:

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea