wrapper

Oharrak

Euskera Sub ES

Euskara babesteko mozioa aho batez onartu du Udalak

Martxoko ohiko Udalbatza egin zuen atzo, asteartea, Azpeitiko Udalak. Bertan, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEAMk) sartutako mozioa landu zuen Udalbatzak, non Espainiako Gobernuaren ordezkaria Udalen aurka agertu dela azaltzen den udaletxeek hainbat zerbitzu euskara hutsean eskaintzeagatik. Honela, Azpeitiko Udalbatzak aho batez onartu zuen mozioa.

Gehiago irakurri

Azpeitia, Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak II. Jardunaldian


ueu1

Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak II. jardunaldiak egingo dira gaur eta bihar Donostian UEMAk, Kontseiluak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UEUk antolatuta. Jardunaldi hauek iaz egindako topaketa arrakastatsuen jarraipena dira, eta bertan hirigintza eta euskararen arteko harremanean gehiago sakondu nahi da. Pauso bat aurrera eginda, euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dira bertan. Horrela, Azpeitiko herriak bere tartea izango du jardunaldietan. Arnasgune garrantzitsu izanik, bere esperientzia agertu da Eneko Etxeberria alkatearen eskutik.

Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea