wrapper

Oharrak

Euskera Sub ES

Doako itzulpenak eskaintzen dira Azpeitiko Euskara Patronatuan

Azken egunotan sare sozialetan bolo-bolo ibili dira gure herrian ateratako euskararen erabileraren inguruko pare bat argazki; aurrenekoan, dendari batek eskegi duen kartelaren gaztelaniazko testua eta euskarazko nolabaiteko itzulpena ageri dira; bestean, berriz, jatetxe bateko gaztelania hutsezko eguneko menua. Azpeitiko Udalak gogorazi nahi du merkatari, dendari, jatetxe-jabe eta jendaurreko negozioentzat testuak itzultzeko edo zuzentzeko zerbitzua eskaintzen duela, doan. Azpeitiko Euskara Patronaturen bidez eskaintzen da zerbitzu hori, kartel, menu, eta ohar eta idatzizko beste edozein testu itzuli edo zuzentzeko, esan bezala, ezer ordaindu gabe. Zerbitzu hori behar dutenek deitu dezatela Euskara Patronatura (943 81 45 18) eta bertan emango diote beharrezko laguntza eta informazioa.

Euskararen normalizazioa bizitzaren esparru guztietara zabaltzea guztion zeregina eta ardura da, eta Udalak baditu baliabideak herritarren esku. Guztiok egiten dugu Azpeitia euskaldun, eta segi dezagun horretan.

Gehiago irakurri

Azpeitiko Udalak euskara ikastera animatu nahi ditu herritarrak eta horretarako, ikastaro eskaintza zabala prestatu du

euskaltegi2015

Azpeitiko Udal Euskaltegiak 2015-2016 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du eta Udalak herritarrak bertan izena ematera animatu nahi izan ditu Josu Labaka eta Ainara Larrañaga zinegotzien eskutik. Euskara ikasi nahi dutenek ez dute aitzakiarik izango, izan ere, ikastaro aukera anitza prestatu da "Euskarak batzen gaitu" lelopean.

Azpeitia oso herri euskalduna da, euskara da bertako hizkuntza, eta bizitza ia guztia euskaraz egiten da. "Horregatik, oso garrantzitsua da euskara ez dakitenek hizkuntza ikastea, kohesio sozialerako erreminta boteretsua dela uste dugu, harremanak erraztuko baitizkie. Euskaldun berrientzat ez ezik, euskaldun zaharrentzat ere formaziorako eskaintza izango da, izan ere, beharrezkoak diren titulu guztiak eskuratzeko aukera emango da, beti ere, ikasle bakoitzaren erritmora eta beharretara egokituta", adierazi du Euskara saileko batzordeburu den Josu Labakak.

Gehiago irakurri

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi dira azpeitiarrak

errenta15

2014ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina abian da jada, eta Azpeitiko Udalak herritarrak animatu nahi ditu errenta aitorpena euskaraz egitera. "Erretan aitorpena euskaraz egiteko, UEMAk prestatutako karteletan azaltzen da nola egin daitekeen, autolikidazioa, edo aitorpen mekanizatua zein Internet bidezkoa izan. Herriko adieraz-guneetan jarri dira eta etxeetara ere bidaliko dira eskuorriak", agertu du Kontxita Martija Euskara batzordeburuak. Erretan aitorpena euskaraz egiteko hautua gero eta herritar gehiagok hartzen dute. "Aitorpena egin duten azpeitiarren hirutik batek egin du euskaraz. Ogasunean, beste arlo askotan bezalaxe, euskara, poliki-poliki, urterik urtera, aurrera egiten ari da etenik gabe", gaineratu du Ainhoa Beristain zinegotziak.

Gehiago irakurri

Arlo sozioekonomikoan eragiteko hitzarmena sinatu du Udalak Bai Euskarari Ziurtagirien Elkartearekin

baieuskarari

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea. Hori du helburu nagusitzat, gaur (osteguna) Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagirien Elkarteak sinatu duten lankidetza-hitzarmenak.Eneko Etxeberria alkateak eta Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak sinatu duten hitzarmernak hiru urteko iraupena izango du eta Udalak eta Euskara Patronatuak urtean 3.000 euro bideratuko dituzte udalerrian Ziurtagiria hedatzeko. Diru-laguntza horri esker, Ziurtagiriaren Elkarteak deskontu bat aplikatuko die urteko kuotan Ziurtagiria berritzen duten edo lehen aldiz eskuratzen duten entitateei. "5.000 biztanletik gorako udalerrien artean Azpeitia da herri euskaldunena eta zentzu horretan, Udalarentzat estrategikoa da arlo sozioekonomikoan eragiteko egitasmoak babestea eta estrategia horretan txertatzen da Bai Euskarari egitasmoa", agertu du Etxeberriak.

Gehiago irakurri

Dena prest Korrika Txiki ekimenerako

ktxiki

Bihar, martxoak 18, asteazkena, 16:00etan abiatuko da  KORRIKA TXIKIA. Herriko kaleetan zehar korrika ibili ondoren, Olazko Amaren plazan amaituko da eta bertan, Korrikako mezuaren irakurketa egingo dute herriko hiru ikastetxetako ikasleek. Gainera, festa luzatzea nahi izan da eta horregatik, 17:00etatik aurrera, Olazko Amaren plazan merienda banatuko da. Giro ederra sortuko da musika eta pilazoen emanaldiarekin. Beraz, animatu eta hartu parte Korrika Txikian. Eguraldi txarra egiten badu, arduradunek aurreratu dutenez, merienda eta ikuskizuna Soresu Antzokian egingo dira.

Ibilbide zehatza honako hau izango da:

Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea