- ARDURADUN POLITIKOA
Aitor Larrañaga - ARDURADUN TEKNIKOA
Patxi Saez - HELBIDEA
Perdillegi kalea 1 (Azpeitia) - TELEFONOA
943 81 45 18 - POSTA ELEKTRONIKOA
euskarapatronatua@erabili.com
- 21/03/2017
Euskara Plus programaren bidez, lanbideak zubi euskaraz ikasteko
Hamaika txokotatik etorritako 15 azpeitiar euskaraz ikasten hasi ziren pasatu den astean, Euskara Plus programaren baitan. Lanbide derberdinei lotuta euskaraz ikastera animatu nahi ditu Udalak herritar horiek. Gehiago irakurri- 21/10/2016
Hamar elkarrizketetatik zortzi euskaraz izaten dira Azpeitiko kaleetan
Azpeitiko Udalak Soziolinguistika klusterraren bitartez Azpeitiko hizkuntza-erabileraren era hitanoaren presentziaren neurketa egin du. Kale entzuketan udaberrian, apirilean egin ziren, eta ondorioak atera ostean, gaur aurkeztu dituzte emaitzak. Gehiago irakurri- 02/06/2016
Udal Euskara Erabilera Planari bultzada berri bat, tontorrera heltzeko
Azpeitiko Udalak UEMArekin elkarlanean Udalaren egunerokoan euskarari bultzada emango dion Euskara Plana berdiseinatu du, eta gaur aurkeztu dute prentsaurrean Josu Labaka Euskara batzordeburuak eta Miren Etxenike UEMAko teknikariak. Hasteko, Josu Labaka zinegotziak orain artean euskararen erabilera planek Azpeitian izan duten ibilbideari errepasoa eman dio: "1997an hartu zen lehen aldiz udaletxean euskararen erabilera plana egiteko erebakia. 1998an jarri zen abian eta 2003an euskara erabilera planaren garapenari ekin zitzaion", adierazi du. Hala ere, orain arteko ibilbidean egindako pausorik garrantzitsuena 2005ean eman zela azpimarratu du: "Euskararen ordenantza onartu zen urte hartan, eta pauso garrantzitsua izan zen benetan". Baina jarraian gogora ekarri du "kanpo eskuartzeak" medio epaitegiek ordenantza indargabetu zutela. Izan ere, EAEko Gobernu Ordezkaritzaren aginduz, Estatuaren abokatuak helegitea jarri zuen eta epaitegiek ordenantza indargabetu zuten. Gehiago irakurri- 27/05/2016
Udako ikastaroak emango dituzte aurten ere udal euskaltegian
EGAko eta HABEren C1 eta B2mailako tituluak eskuratzeko eskolak emango dituzte, ekainaren 20tik uztailaren 22ra arte. Ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 17an bukatuko da. Gehiago irakurri- 28/04/2016