wrapper

Oharrak

Euskera Sub ES

EGAko eta HABEren C1 eta B2mailako tituluak eskuratzeko eskolak emango dituzte, ekainaren 20tik uztailaren 22ra arte. Ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 17an bukatuko da.

Euskarako titulu ofizialak eskuratu nahi dituztenei zuzendutako udako ikastaro trinkoak antolatu dituzte aurten ere Azpeitiko Udal Euskaltegian. Zehazki, EGAko eta HABEren C1 eta B2 azterketak prestatzeko eskolak emango dituzte, ekainaren 20an hasi eta uztailaren 22ra arte, egunero lau ordu eta erdiz.


Izen-emateko epea irekita dago, eta ekainaren 17a baino lehen egin behar dira izapideak. Horretarako, honako aukerak daude: Udal Euskaltegira joatea (Perdillegi kalea, 1), 943811947 telefono zenbakira deitzea, edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora mezua bidaltzea. Ikasleentzat eta langabetuentzat matrikula doan da. Gainerakoek 161,25 euro ordaindu behar dute, baina euskaltegiak eskaintzen duen beka eta diru-laguntza sistemarekin matrikula osorik berreskuratzeko aukera izango dute, baldintzak betez gero. (%85eko asistentzia erreala izatea ikastaro amaieran).

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information