wrapper

Euskera Sub ES

Azpeitiko Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin eta UEMAko kide diren beste udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere. Beste behin ere, gainera, UEMAtik harago doa elkarlana, Mankomunitatetik harago doa elkarlana, Bizkaiko Foru Aldundiak eta mankomunitateko kide ez diren beste zenbait udalek ere parte hartuko baitute.

Kanpaina berri honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi da. Bide horretan, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da: "Hizkuntzaren normalizazioa lortzeko euskara eremu guztietara hedatu behar da, eta horretarako, garrantzitsua da herritarrek euskaraz osotasunean bizitzeko hautua egitea. Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu eta aitzindariak izan gaitezke horretan", azaldu du Josu Labaka Euskara zinegotziak.

 

errenta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea