wrapper

Euskera Sub ES

auzoko15-16

Bigarren urtez jarraian, Auzoko egitasmoa abian jarri da euskara eta aniztasuna uztartzeko helburuarekin. Azpeitiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak bultzaturiko egitasmo honek euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea du helburu eta bide horretan, Auzotar eta Auzokideak, euskaraz dakiten herritarrak eta euskara ikasi nahi dutenak, elkartzen hasiak dira dagoeneko. Udalak eta Auzoko proiektuko arduradunek, azpeitiarrak egitamsan parte hartzera animatu nahi dituzte; "Herritar bakoitzaren jatorri eta hizkuntzak ezagutu eta aniztasun hori errespetatu eta probestuko dugu Azpeitian integraziorako beharrezko duten hizkuntza, euskara, Auzokideen eskura jartzeko. Mintzapraktikan oinarritutako egitasmoa da, modu ludiko batean euskararen oinarrizko ezagutzak barneratzen hasteko abiapuntua eta gainontzeko herritarrekiko harremanak sortu eta sendotzeko tresna. Gela barruko saioez gain, kanpo ekintzak ere antolatuko ditugu ikasturtean zehar, herriko txokoak eta jendeak ezagutzeko". Saioak astean behin egiten dira, asteartetan, 19:00etatik 20:30era Baigera I-eko aretoan. Animatu!

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea