wrapper

Euskera Sub ES

euskaltegi2015

Azpeitiko Udal Euskaltegiak 2015-2016 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du eta Udalak herritarrak bertan izena ematera animatu nahi izan ditu Josu Labaka eta Ainara Larrañaga zinegotzien eskutik. Euskara ikasi nahi dutenek ez dute aitzakiarik izango, izan ere, ikastaro aukera anitza prestatu da "Euskarak batzen gaitu" lelopean.

Azpeitia oso herri euskalduna da, euskara da bertako hizkuntza, eta bizitza ia guztia euskaraz egiten da. "Horregatik, oso garrantzitsua da euskara ez dakitenek hizkuntza ikastea, kohesio sozialerako erreminta boteretsua dela uste dugu, harremanak erraztuko baitizkie. Euskaldun berrientzat ez ezik, euskaldun zaharrentzat ere formaziorako eskaintza izango da, izan ere, beharrezkoak diren titulu guztiak eskuratzeko aukera emango da, beti ere, ikasle bakoitzaren erritmora eta beharretara egokituta", adierazi du Euskara saileko batzordeburu den Josu Labakak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea