wrapper

Euskera Sub ES


ueu1

Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak II. jardunaldiak egingo dira gaur eta bihar Donostian UEMAk, Kontseiluak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UEUk antolatuta. Jardunaldi hauek iaz egindako topaketa arrakastatsuen jarraipena dira, eta bertan hirigintza eta euskararen arteko harremanean gehiago sakondu nahi da. Pauso bat aurrera eginda, euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dira bertan. Horrela, Azpeitiko herriak bere tartea izango du jardunaldietan. Arnasgune garrantzitsu izanik, bere esperientzia agertu da Eneko Etxeberria alkatearen eskutik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea