wrapper

Oharrak

Euskera Sub ES

Hamar elkarrizketetatik zortzi euskaraz izaten dira Azpeitiko kaleetan

Hamar elkarrizketetatik zortzi euskaraz izaten dira Azpeitiko kaleetan

Azpeitiko Udalak Soziolinguistika klusterraren bitartez Azpeitiko hizkuntza-erabileraren era hitanoaren presentziaren neurketa egin du. Kale entzuketan udaberrian, apirilean egin ziren, eta ondorioak atera ostean, gaur aurkeztu dituzte emaitzak.

Gehiago irakurri
Udal Euskara Erabilera Planari bultzada berri bat, tontorrera heltzeko

Udal Euskara Erabilera Planari bultzada berri bat, tontorrera heltzeko

Azpeitiko Udalak UEMArekin elkarlanean Udalaren egunerokoan euskarari bultzada emango dion Euskara Plana berdiseinatu du, eta gaur aurkeztu dute prentsaurrean Josu Labaka Euskara batzordeburuak eta Miren Etxenike UEMAko teknikariak. Hasteko, Josu Labaka zinegotziak orain artean euskararen erabilera planek Azpeitian izan duten ibilbideari errepasoa eman dio: "1997an hartu zen lehen aldiz udaletxean euskararen erabilera plana egiteko erebakia. 1998an jarri zen abian eta 2003an euskara erabilera planaren garapenari ekin zitzaion", adierazi du. Hala ere, orain arteko ibilbidean egindako pausorik garrantzitsuena 2005ean eman zela azpimarratu du: "Euskararen ordenantza onartu zen urte hartan, eta pauso garrantzitsua izan zen benetan". Baina jarraian gogora ekarri du "kanpo eskuartzeak" medio epaitegiek ordenantza indargabetu zutela. Izan ere, EAEko Gobernu Ordezkaritzaren aginduz, Estatuaren abokatuak helegitea jarri zuen eta epaitegiek ordenantza indargabetu zuten.

Gehiago irakurri

Udako ikastaroak emango dituzte aurten ere udal euskaltegian

EGAko eta HABEren C1 eta B2mailako tituluak eskuratzeko eskolak emango dituzte, ekainaren 20tik uztailaren 22ra arte. Ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 17an bukatuko da.

Gehiago irakurri

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Udalak, UEMArekin elkarlanean

Azpeitiko Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin eta UEMAko kide diren beste udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere. Beste behin ere, gainera, UEMAtik harago doa elkarlana, Mankomunitatetik harago doa elkarlana, Bizkaiko Foru Aldundiak eta mankomunitateko kide ez diren beste zenbait udalek ere parte hartuko baitute.

Gehiago irakurri
Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak gazteek nola bizi dituzten agertzen duten lanen erakusketa ikusgai dago Sanagustinen

Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak gazteek nola bizi dituzten agertzen duten lanen erakusketa ikusgai dago Sanagustinen

Atzo, osteguna, Euskararen Nazioarteko Eguna zen eta herriko ikasleek, hitanoa lantzeko proiektuan landutako kartelen erakusketarekin ospatu zuten. Abenduaren 3tik 10a bitartean AzpeitHika gaztetxoen kartel erakusketa izango da Sanagustin Kulturgunean. Azpeitian hitanoaren erabilera eta haren arauak nola bizi dituzten landu dute Azpeitiko ikastetxe guztietan 10 urteko gaztetxoek. Lanaren emaitzetako batzuk erakusgai izango dira astebetez Sanagustinen. Azpeitiko udalak lagunduta eta Soziolinguistika Klusterraren gidaritzan, herriko hitanoa jorratzen ari dira herriko ikastetxe guztiak 2011az geroztik. 2011tik 2013ra Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta 2014tik aurrera Lehen Hezkuntzan.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information