wrapper

medio ambiente urbanismo Sub

Azpeitiko hiri antolamendurako planeko "arana ingurunea" 4. hearen "esklabak-iturzulo" 4.3. azpieremuaren zarata-ikerketa integratzen duen plangintza bereziaren behin betiko onarpena

AZPEITIKO HIRI ANTOLAMENDURAKO PLANEKO "ARANA INGURUNEA" 4. HEaren "ESKLABAK-ITURZULO" 4.3. AZPIEREMUAREN ZARATA-IKERKETA INTEGRATZEN DUEN PLANGINTZA BEREZIAREN BEHIN BETIKO ONARPENA.

Udaltza Osoak, 2014ko ekainaren 3an egindako bilkuran, eta hura osatzen duten kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoarekin, ondoren datorren erabakia hartu zuen, eta horren edukia ondoren argitaratzen da.

Udalbatza Osoak, 2013ko abenduaren 3an egindako bilkuran, erabaki zuen haserako onarpena ematea Azpeitiko Hiri-Antolamendurako Plan Orokorreko "Arana Ingurunea" 4. HEko "Esklabak-Iturzulo" 4.3. Azpieremuaren Plan Bereziari eta Zarata-Azterlanari.

Plan Berezi hori Mikel Soraluce Elorzak ordezkatzen duen Promociones Leku-Eder S.A.k bultzatu du, eta Javier Corta Echániz, Patxi Corta Echániz eta Javier Corta Martínezek gidatutako taldeak idatzi du, eta Zarata-ikerketa, berriz, Ekolur Ingurumen Aholkularitzak.

Plan Berezi horren helburua da Azpeitiko Hiri-antolamenduaren Plan Orokorrean zehaztua datorren eta eraldaketa honen gai den "Arana Ingurunea" 4. HEko "Esklabak-Iturzulo" 4.3. Azpieremuaren hiri-egituraren zehaztapena zehaztu eta xehetzea. Horren delimitazioaren arabera, 50.509,00 m2koa da azalera.

Azpeitiko Hiri-antolamenduaren Plan Orokorrak A.20/4 gunea (Eraikuntza Intentsiboko Bizitegi zona) motako kalifikazio globala ematen dio "Esklabak-Iturzulo" 4.3. azpieremuari, eta hiri-lurzoru moduan sailkatzen du, urbanizazio finkaturik ez duelako edota urbanizazio finkatu nahikorik ez duelako hiri-lurzoru finkatu gabearen kategorizazioarekin, eta Eremuaren antolamendu xehatua zehazten du, adierazteko izaera soilarekin, eta hura behin betiko eta izaera loteslearekin xehatzea, berriz, Hiri-Antolamendurako Plan Berezi baterako utziz.

Plan Berezian proposatutako antolamendu irizpideak eta helburuak honako hauek dira:

- Etxebizitzatarako garapen berri bat antolatuko da Esklabetako konbentuaren iparraldera, sestra gainean 34,195m2(t)ko eraikuntza berri batekin, eta horri erantsiko zaio behe-solairuetan ateratzen den eraikigarritasuna, antolamendutik ateratzen diren garajetara bideratu behar dena.

- Loiolako Etorbidearen frentea antolatzen da, udalerriaren espazio libreen sistema orokorrean integratutako elementu moduan, eta, bestalde, aipatutako Etorbide hori ardatz monumental moduan balioan jartzen laguntzen duena.

- Esklabetako konbentuaren eraikina finkatu eta gorde egiten da, eta katalogatu, bertan hirugarren sektoreko edota komunitate-ekipamendutarako erabilerak ahalbidetuz.

Indarrean den 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 68. artikuluan zehaztua dagoenaren arabera, Plan honen proposamenak honako dokumentu hauetan integratzen dira:

* "A" dokumentua: hirigintza-antolamenduaren berri eman eta justifikatzen duen Oroitidazkia.
* "B" dokumentua: Hirigintza Arauak.
* "C" dokumentua: Exekuzioaren antolaketa eta kudeaketarako jarraibideak.
* "D" dokumentua: Bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlana.
* "E" dokumentua: Informazio planoak.
* "F" dokumentua: Antolamendu xehatuaren planoak.
* "G" dokumentua: Eranskinak (eranskin hauen artean daude I. Eranskina: "Arana Ingurunea" 4. H.E.ren Hirigintza Arau Partikularrak; II. Eranskina: Jarduketa Integraturako eremuaren jabetzaren egitura; III: Eranskina: Azpieremuaren hirigintza-egikaritzea egiteko hitzarmena; IV. Eranskina: Hirigintza-jarduketen jasangarritasun ekonomikoaren gaineko txosten-oroitidazkia; V. Eranskina: Azpieremuaren zarata-azterlana; eta VI. Eranskina: Gaur eguneko euri-uren sarea eta proiektatutakoa).

Oro har hartuta, plangintza honen eduki normatiboa aipatutako dokumentuetan jasotako zehaztapenen multzoak osatzen du, eta indarrean den hirigintza-legerian ezarriak dauden irizpideei egokitzen zaie, eta behar den zehaztasunarekin zehazten du aipatutako eremu horrentzat proposatutako hirigintza-erregimena.

Plan Bereziaren haserako onarpenaren erabakia hartu ondoren, jendaurrean jarri zen, 20 egunetan, Udalaren web-gunean, Udalaren Iragarki oholean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta tiradarik handieneko egunkarietan.

Jendaurreko epealdi horretan, Jose Manuel Larrañaga Egiguren jaunak izenpetutako alegazio bat aurkeztu zen, eta planteatzen zuen azpieremuaren muga aldatzea edo doitzea Iturzulo aldean, beer osotasunean sar zedun Kaminburu baserriaren partzela, Iñaki Azpiazu kalea, 6., 7. eta 8. zenbakia duten etxebizitzen atzeko aldean kokatua dagoena. Udalbatza Osoak onartu egin du aurkeztu den alegazio hori.

Aldeko txostena egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Bide-azpiegituretako sailak eta URA Ur Agentziak emandako txostenak. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailari txostena eskatuz 2014ko urtarrilaren 3an bidali zitzaion eskariak ez du erantzunik jaso.

Udal Arkitektuak eta Idazkariak ere aldeko txostenak egin dizkiote dagokigun espediente hau onartzeari.

Eta kontuan izanik aldekoa dela Hirigintza Batzordearen irizpena, Lurrari eta Hirigintzari buruzko Legea onartzen duen ekainaren 30eko 2/2006 Legearen arabera, eta eskumenari dagokionez, berriz, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22.2.c) artikuluan jasoa datorrena, Udalbatza Osoak, hura osatzen duten kideen gehiengoaren aldeko botoarekin, erabaki zuen behin betiko onarpena ematea Azpeitiko Hiri-Antolamenduaren Plan Orokorreko "Arana Ingurunea" 4. HEko "Esklabak-Iturzulo" 4.3. Azpieremuaren Plan Bereziari (Plan Berezi horren baitan sartzen da aipatutako Zarataren gaineko Azterlan hori).

Plan hori Ingurumen eta Lurralde Antolamenturako sailera bidaltzearen tramitea 2014ko ekainaren 20ko dataz bete da.

Bestalde, 2014ko ekainaren 30eko dataz izan du sarrera Plan Bereziaren behin betiko onarpenaren Testu bateginak, zeinaren helburua den dokumentu bakarrean biltzea espedientearen tramitazioan onartu den antolamendua osatzen duten dokumentuak.

Erabaki hau irmoa da eta amaiera ematen dio administrazioko bideari, baina horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoetarako aretoan, Bilbon, erabaki hori argitaratu edota, balegokio, jakinarazten den egunaren biharamonetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hori egin aurretik, eta hala nahi izanez gero, partikularrek birjartze-errekurtsoa jarri ahal izango dute Udalbatza Osoaren aurrean, erabaki hori argitaratu edota, balegokio, jakinarazten den egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epean. Hala eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, harik eta birjatze-errekurtso hori espresuki erabakitzen den arte, edota haren ustezko ezestea gertatu arte.

0-0

Ondoren transkribatzen dira "2. Hirigintzako Arauak" izeneko dokumentuaren zehaztapenak, honako zatiak hartzen dituztenak bere baitan:

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak eta kontzeptuen terminologia

0.1. artikulua.- Jarduera-eremua

HAPB honen jarduera-eremua "4.3 Esklabak-Iturzulo" azpieremua da, Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean adierazitako mugaketaren arabera.

0.2. artikulua.- Indarrean jartzea eta indarraldiaren baldintzak

HAPB hau behin betiko onartu ondoren eta indarrean dagoen legean ezarritako baldintzak bete ondoren jarriko da indarrean, eta indargabetzen den arte egongo da indarrean.

HAPB honen xedapenen bat aldatzeak, ezeztatzeak edo baliogabetzeak ez du eraginik izango gainerako xedapenen baliozkotasunean, baldin eta beren artean ez badute loturarik edo ez badira mendekoak.

0.3. artikulua.- Proiektuaren arau-esparrua

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean zehaztutako araubide juridiko eta hirigintzako araubide orokorra da HAPB honen arau-esparrua, araubide orokor horren bidez garatzen eta betetzen baita hirigintzaren alorrean indarrean dagoen legedia Azpeitiko udalerrian.

0.4. artikulua.- HAPBaren dokumentuak eta haien guztien arau-eragina

1.- HAPBak bere baitan hartzen dituen dokumentuak:

Dokumentu hauek osatzen dute HAPB hau:
"A" DOKUMENTUA.- Memoria
"B" DOKUMENTUA.- Hirigintzako arauak
"C" DOKUMENTUA.- Jarduketa antolatzeko eta kudeatzeko jarraibideen azterlana
"D" DOKUMENTUA.- Bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana
"E" DOKUMENTUA.- Informazio-planoak
"F" DOKUMENTUA.- Antolamendu xehatuaren planoak
"G" DOKUMENTUA.- Eranskinak

2.- Dokumentuen ahalmen arauemailea:

HAPB honek bere baitan hartzen duen legedia aurreko atalean adierazitako dokumentuetan zehaztuta dago; nolanahi ere, antolamenduaren planoek, hirigintzako arauek, hirigintzako fitxek eta jarduketa antolatzeko eta kudeatzeko jarraibideen azterlanak dute berariazko ahalmen arauemailea eta haiek erregulatzen dute hirigintza-jarduera. Horrenbestez, HAPB honek derrigorrean bete behar ditu horietan guztietan xedatutakoa.

Gainerako dokumentuak azalpenezkoak, erreferentziakoak edo justifikatzekoak dira; beraz, edukian kontraesanen bat badago, aipatu ditugun dokumentu horiek izango dute lehentasuna.

3.- Dokumentazio grafikoen arteko desadostasuna:

Ahalmen arauemailea duten planoen artean desadostasunik baldin badago hirigintzako erabaki jakin bati dagokionez, eskala handiagoan marraztutako planoetan ezarritakoak izango du lehentasuna, betiere desadostasuna azken horien edukian akats nabarmenen baten ondorioz gertatu ez bada.

2.LEHEN TITULUA
Azpieremuan aplikatzekoa den hirigintza-erregimen orokorra

1. KAPITULUA
KALIFIKAZIO XEHATUAREN ERREGIMEN OROKORRA

1.1. artikulua.- Kalifikazio xehatuaren erregimenaren formulazioa

HAPB honetan zonakatzeari buruz zehaztutakoen ondoriozko kalifikazio xehatuaren erregimena beteko du "4.3. Eklabak-Iturzulo" azpieremuak; 2.5 planoan –"Zonifikazio xehatua"– adierazita dago banaketa.

2. KAPITULUA
HAPB-AREN GARAPENARI ETA JARDUKETARI BURUZKO ARAUBIDE JURIDIKOA

1.2. artikulua.- Araubide orokorra

HAPB hau garatzeko eta gauzatzeko –hirigintza-eraikigarritasuna zehaztea, jarduketa, eraikitzeko ahalmena, etab.– araubide juridikoak bete egingo ditu hirigintzako legedian eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean xedatutako araubide juridiko orokorra, bai eta horri buruz dokumentu honetan propio formulatzen diren xedapenak ere.

1.3. artikulua.- Hirigintza-eraikigarritasunaren baldintzak

Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak "4.3 Esklabak-Iturzulo" azpieremurako antolatutako hirigintza-eraikigarritasunari dagokionez, honako hauek aurreikusi dira:

· Eraikuntza berria sestra gainean ........................................... 34.195 m2 (sab)
Ondoriozko eraikigarritasuna gehituko zaio horri beheko solairuan, derrigorrean garaje-erabilera izango duena, dagokion plan berezian ezarritako antolamenduaren ondorioz.
· Sestra gaineko eraikuntza finkatua ........................................ 11.392 m2 (sab)
Esklaben komentuak, elizak barne, egun dituen eraikuntza-baldintzetara egokituta.
· Sestrapeko eraikigarritasuna
Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan zehaztutako irizpide orokorrak aplikatzeak dakarrena.

1.4. artikulua.- Jarduketa-erregimena zehaztea

Jarduketa Integratuko Eremu bakarra ezarri da (4.3 JIE) azpieremua antolatzeko; azpieremuaren mugaketa grafikoki adierazten da planoetan, eta hura garatzeko dagokion Urbanizazioko Jarduketa Programa izapidetuko da.

Eremu horrek duen dimentsioa eta garrantzia dela eta, jarduketa-unitate bakarra izango du. Urbanizazioko Jarduketa Programak zehaztuko du jarduketa-unitatearen jarduera sistema, eta kontzertazio-sistema bidez gauzatzea proposatzen dugu.

1.5. artikulua.- Urbanizazio-proiektua

HAPB hau garatzeko egin beharreko obrak gauzatzeko, Urbanizazio-proiektu bakarra formulatuko da, mugatutako jarduketa integratuari buruzkoa (4.3 JIE); horretarako, 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 194. artikuluak xedatutakoa beteko da.

Urbanizazio-proiektu orokorrak bere baitan hartuko ditu antolamendu-planoa, bidesarearen planoa eta haiei dagozkien zerbitzu-sareen eskemak. Horrez gain, antolamenduaren elementu garrantzitsuenen diseinua behar bezala zehaztu eta zainduko du. Urbanizazio-kalitateari dagokionez, kasuan kasuko udal-ordenantzaren bidez erregulatuko da.

Lurzoru eraikigarrien barruko urbanizazio-obrak Ohiko Obra Proiektuen bidez gauzatuko dira, eta Eraikuntza Proiektuekin batera izapidetuko dira.

Neurri babesleei, zuzentzaileei, konpentsaziokoei eta paisaiaren integraziorako neurriei dagokienez, urbanizazio-proiektuak bere baitan hartuko ditu antolatutako espazio libreetako lorategiak, eta bereziki, dagozkien zuhaitz-kopurua. Kontuan hartuko dira kasuan kasuko udal-ordenantzaren bidez erregulatutako neurri orokorrak, eta, bereziki, lur-mugimenduen erregulazioari buruzko neurriak. Horrez gain, urbanizazio-proiektuak bereziki zainduko du lurgaineko eta lurpeko uren drainatze-sistemaren diseinua egokia izatea proiektu-fasean zein obra-fasean, errespetatu egingo du orain dagoen jariatze-uren sistema eta isurkiak ahalik eta gutxien aldatzen saiatuko da.

Urbanizazio-proiektuak egokitu ahal izango ditu espazio libreen eta bide-sarearen sistemen antolamenduko lerrokadurak eta sestrak, eta zonifikazio xehatuari ere eragingo dio elementu jakinetan.

1.6. artikulua.- Xehetasunei buruzko azterlanak

Plan Orokorreko Hirigintzako Arau Orokorren 138. artikuluan eta 2/2006 Legearen 73. artikuluan ezarritakoaren arabera, Plan Orokorrean eta hura garatzeko idatzitako plan berezi honetan, maila goreneko planetan eraikinen konfigurazio fisikoari buruz edo urbanizazio-antolamenduari buruz ezarritakoa aldatzeko, xehetasunei buruzko azterlanen bidez justifikatu behar da.

Plan Berezi honetan kalifikazio xehatuari buruz ezarritakoak aldatzeko, xehetasunei buruzko azterlanak egin behar dira, kasu hauetan:

* Lurzati eraikigarrien ordenantza bereziak egokitzen badira, xehetasunari buruzko azterlan baten esku-hartze eremuaren mugetan. Eraikinaren formaren parametro erregulatzaileak (altuera eta solairu-kopurua) izan ditzake xede egokitzapen horrek, bai eta haiei dagozkien lerrokadurak eta sestrak ere, baina kontuan hartuta, betiere, lurzatiaren hirigintzako erregimen orokorraren baldintza erregulatzaileak betetzen direla.

* Antolamendu xehatua lurzoruaren baldintza materialetara eta orografikoetara moldatzen bada, baldin eta ez badira aldatzen antolamendu xehatuaren oinarrizko ezaugarriak. Irabazizko lurzatiak zein antolamenduaren ondoriozko zuzkidurakoak zehaztasunez konfiguratzea eta mugatzea izan dezake xede moldaketa horrek.

Zuzkidura publikoetarako lurzatiei dagokienez, moldaketa horrek ezin izango du eragin azalera murriztea, ez eta haien baldintza kualitatiboen galera ere.

* Irabazizko erabileretarako zein zuzkidura publikoko erabileretarako lurzati eraikigarrien mugaketa zehatza aldatzen eta/edo osatzen bada, baina betiere, lehen adierazitako salbuespenak kontuan hartuta, hirigintza-kalifikazioa aldatu gabe eta antolamendu xehatuaren oinarrizko baldintza erregulatzaileak aldatu gabe.

Halaber, bide-sarearen eta zerbitzu-azpiegituren –orokorrak zein tokikoak– konfigurazio, trazadura eta sestrari buruzko erabakiak moldatu ahal izango dira haiek gauzatzeko obraproiektuen bidez, planeamendu urbanistikoan ezarritako baldintza orokorrak errespetatuz, betiere.

Halakoak formulatzea derrigorrekoa izango da bideetako eta espazio publikoetako urbanizazioren sestrak egokitu nahi badira, edo erabilera publikoko zortasuneko lurzati eraikigarrien zatiak moldatu nahi badira, eta moldaketa horrek lurzati horien edo beste batzuen antolamendu-baldintzak aldatzea eragiten badu, eta horren ondorioz, planeamenduan ezarritakoaren arabera ezin bada garatu; derrigorrekoa izango da, baita ere, jabari publikoko espazioetan garajeetara sartzeko arrapalak aldatu edo berriak jarri nahi badira.

1.7. artikulua.- Urbanizazio-kargaren finantziazio-baldintzak

Urbanizazio-kargaren finantziazioari dagokionez, proiektu honen D dokumentuan –"Bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana"– ezarritakoa beteko da.

1.8. artikulua.- Lurzorua zatitzeko baldintzak

HAPB honetako planoetan adierazita dauden eta mugatuta dauden lurzati eraikigarriei dagokienez, lurzati eraikigarri berezituak izango dira eta zatiezinak izango dira.

Nolanahi ere, lurzati berezituen kasuan, baterako aurreproiektu bat egin beharko da lurzatiak ataritan banatzeko eta eraikigarritasuna ataritan banatzeko.

1.9. artikulua.- Lurzatien arteko zortasuna

Lurzati eraikigarrien sotoetarako sarbideei dagokienez, behar adina zortasun eratuko dira, mugakide dituzten lurzatien alde, garaje horietarako sarbideari buruz HAPB honetan ezarritakoa betetzeko; izan ere, ibilgailuentzako eta oinezkoentzako garajeetarako sarbideak bide publikotik nola izan behar duen erregulatzen da bertan.

Lurzati horiek hartzen dituzten eraikinen lehen erabilerako lizentzia eman aurretik eratuko dira zortasun horiek derrigorrean, eta zortasunak eragiten dien finkak jabetzako eskrituran inskribatuko dira.

1.10. artikulua.- Eraikitzeko ahalmena

Ezin izango da eraikuntza-obrarik egin azpieremuan, baldin eta ez badira behin betiko onartu HAPBa, Urbanizazioko Jarduketa Programa, Urbanizazio-proiektua eta Xehetasunei buruzko azterlana (beharrezkoa baldin bada).

1.11. artikulua.- Lurzoruaren lagapena, lagapenaren aprobetxamenduaren %15, hitzarmenak eragindako lagapenak eta zortasunak eratzea

- LURZORUEN LAGAPENA. Berdinbanaketaren izapidetze-prozesuan, sistema orokorretarako eta tokiko sistemetarako ekipamendu- eta zuzkidura-erabileretarako lurzoruen doako lagapena egingo diote 4.3 azpieremuaren jabeek Azpeitiko Udalari, 2.6 planoan –Zonifikazio xehatua– zehaztasunez adierazitakoaren arabera.

- LAGAPENAREN APROBETXAMENDUAREN %15. Berdinbanaketaren izapidetzeprozesuan, indarrean dagoen hirigintza-legedian ezarritakoaren arabera, haztatutako eraikigarritasunaren %15 (irabazizkoa) Udalari dagokio, erkidegoak hirigintza-jarduketak eragindako gainbalioetan izan behar duen parte-hartzearen kontzeptua dela eta; doan esleituko zaio eta urbanizazio-kargarik gabe eta inolako notario- eta erregistro-gasturik, tributurik eta zergarik gabe (BEZa barne).

Nolanahi ere, Hirigintza-hitzarmenean adostutakoaren arabera, "eraikigarritasun hori, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitakoaren arabera, paragrafo horretan bertan aipatutako "3-1" eta "3-2" lurzatietan Udalari esleitzea aurreikusten denaren zati da, ondorio guztietarako" (HAPB honetan a20.4.3.2 eta a20.4.3.3 zenbakiekin identifikatutako lurzatiak dira).

- HITZARMENAK ERAGINDAKO LAGAPENAK: Hitzarmenean adostutakoaren arabera, jabe pribatuek doako lagapen hau egingo diote Azpeitiko Udalari: "Eliza eta sakristiak izan ezik, Esklaben komentuaren egungo eraikina, haren lursailak eta egungo eraikigarritasuna barne, bai eta hirigintza-planeamenduak hari atxiki diezaiokeen, sestrapean, berria ere."

- ZORTASUNAK ERATZEA: Behar beste zortasun eratuko dira, zerbitzuen azpiegiturak kokatzeko.

3. BIGARREN TITULUA
Lurzatien eraikigarritasunari eta erabilerari buruzko erregimen orokorra

1. KAPITULUA
OINARRIZKO DEFINIZIOAK

2.1. artikulua.- Hainbat termino eta kontzeptu eta haien definizioak

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak aplikatuko dira.

2.2 artikulua.- Eraikigarritasuna zenbatzeko irizpideak

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak aplikatuko dira.

2.3. artikulua.- Eraikinen solairu-kopurua zehazteko irizpideak

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak aplikatuko dira.

2.4. artikulua.- Eraikinen altuera zehazteko eta eraikinen solairuetako fatxaden altuera zehazteko irizpideak

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak eta ondoriozko lurzatien eraikuntza-baldintzen planoetan zehaztutakoa aplikatuko dira.

2.5. artikulua.- Eraikuntza-baldintza orokorrak

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak eta udal-ordenantzak aplikatuko dira.

2. KAPITULUA
ERAIKUNTZA- ETA ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK, BIZITEGI-ERABILERARAKO LURZATIEI DAGOKIENEZ

2.6. artikulua.- Bizitegi-erabilerako lurzatietan eraikitzeko modua erregulatzeko baldintza orokorrak

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak aplikatuko dira.

2.7. artikulua.- Bizitegi-erabilerako lurzatietan baimendutako erabilerak zehazteko erregimen orokorra

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak aplikatuko dira. Beheko solairuetan baimenduta daude etxebizitzak eta trastelekuak.

2.8. artikulua.- Aparkaleku-kopurua zenbatzeko baldintzak

Garajearen sakonera 9,6 metrokoa baino handiagoa bada, 123/2012 Dekretuak tokiko sistemen sareko zuzkiduretarako eta ekipamenduetarako lursail-erreserbarako ezarritako gutxieneko estandarrak betetze aldera, ibilgailuentzako aparkaleku-erreserbari dagokionez, bi aparkaleku izango dira, betiere jabe berarenak badira.

2.9. artikulua.- Baldintza estetikoak

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak aplikatuko dira.

4. HIRUGARREN TITULUA
Erabilera xehatuko zonetan aplikatzekoak diren eraikuntza eta erabilerari buruzko ordenantza bereziak

1.- a.20.4.3.1 eta a.20.4.3.4 LURZATIAK (etxebizitza libre berriak)

1. AZALERA:

a.20.4.3.1 lurzatia (librea) .......................................................... 2.343,00 m2
a.20.4.3.4 lurzatia (librea) .......................................................... 3.470,00 m2

2. KALIFIKAZIOA .......................................Eraikuntza intentsiboko bizitegi-zona

3. ERAIKUNTZA-BALDINTZAK

- Etxebizitzak eraikitzeko:
a.20.4.3.1 lurzatia ............................................................ 8.950,00 m2 (sab)
a.20.4.3.4 lurzatia ............................................................ 9.950,00 m2 (sab)

- Lokalak eraikitzeko:
a.20.4.3.1 lurzatia ............................................................... 732,00 m2 (sab)
a.20.4.3.4 lurzatia ............................................................ 1.560,00 m2 (sab)

- Garajeak eta trastelekuak eraikitzeko:
a.20.4.3.1 lurzatia ............................................................ 5.887,00 m2 (sab)
a.20.4.3.4 lurzatia ............................................................. 6.940,00m2 (sab)

- Eraikuntzen formari buruzko erregulazioa:

Lerrokadurak:
Antolamenduaren "Geometrizazioa" planoan adierazitako zehaztapenen bidez definitutako inguratzaile bolumetrikoaren barruan antolatu behar dira eraikinak, bai eta lurzati bakoitzaren eraikuntza-baldintzetan adierazitako zehaztapenen arabera ere. Lerrokadura horiek ezingo dituzte gainditu eraikinek, hegalak salbu direla.

Inguratzaile horren barruan ordenantza berezi honetan adierazitako eraikuntzak soilik garatu ahal izango dira, sestra gainean zein sestrapean.

Eraikuntzaren profila:
a.20.4.3.1 lurzatia ............................................... S-1+SS+PB+6+ATIKOA+BC
a.20.4.3.4 lurzatia ......................................... S-2+S-1+SS/PB+6+ATIKOA+BC

Eraikuntzaren altuera:

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Arau Orokorrak beteko dituztehegalek. Beheko solairuan irtenguneak baimenduko dira, goiko solairuetako proiekzio bertikaleraino.

Hegalak:

Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Arau Orokorrak beteko dituzte hegalek. Beheko solairuan irtenguneak baimenduko dira, goiko solairuetako proiekzio bertikaleraino.

Teilatuak:

Ezarritako profil baimenduaren baldintza orokorrak beteko dituzte beti. Teilatu lauak baimenduta daude.

Erabilera pribatuko espazio ez eraikigarriak sestra gainean:
Oro har, espazio horietan ez dago baimenduta inolako eraikuntzarik.

Eraikigarritasuna zenbatzeko irizpideak:
Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak aplikatuko dira.

Lurzatien itxiturak:
Udalaren irizpideen arabera egingo dira finken itxiturak.

4. ERABILERA- ETA JABETZA-BALDINTZAK:

- Gehieneko etxebizitza-kopurua:
a.20.4.3.1 lurzatia ................................................................ 71/77 etxeb. (*)
a.20.4.3.4 lurzatia ................................................................ 79/86 etxeb. (*)
(*) a.20.4.3.1 eta a.20.4.3.4 lurzatietako etxebizitza libreen kopurua ez da baimendutako gehieneko 163 etxebizitza baino handiagoa izango.

Zortasunak:
Ibilgailuek eta oinezkoek sotoko solairuetara sarbidea izango dutela ziurtatzeko, beharrezkoak diren elkarrekiko "zortasunak" ezarriko dira lurzatietan. Sotoko zirkulaziorako gune komuna ez da zortasunekoa izango, eta kontuan hartuko da eraikuntza-proiektuan.

Hirigintzako erabilera:
Bizitegi-erabilera, hirigintzako arauen bidez erregulatua.
Beheko solairuetan baimenduta daude etxebizitza- eta trasteleku-erabilerak.

Jabetza-erregimena:
Pribatua.

2.- a.20.4.3.2 eta a.20.4.3.3 LURZATIAK (babes ofizialeko etxebizitzak eta tasatuak)

1. AZALERA:
a.20.4.3.2 lurzatia (babes ofizialeko etxebizitzak) .......................... 2.068,00 m2
a.20.4.3.3 lurzatia (tasatuak) ...................................................... 1.707,00 m2

2. KALIFIKAZIOA ........................................Eraikuntza intentsiboko bizitegi-zona

3. ERAIKUNTZA-BALDINTZAK:

- Etxebizitzak eraikitzeko:
a.20.4.3.2 lurzatia ............................................................ 6.300,00 m2 (sab)
a.20.4.3.3 lurzatia ............................................................ 6.300,00 m2 (sab)

- Lokalak eraikitzeko:
a.20.4.3.3 lurzatia ............................................................... 403,00 m2 (sab)

- Garajeak eta trastelekuak eraikitzeko:
a.20.4.3.2 lurzatia ............................................................ 6.204,00 m2 (sab)
a.20.4.3.3 lurzatia ............................................................. 4.718,00m2 (sab)

Eraikuntzen formari buruzko erregulazioa:

Lerrokadurak:
Antolamenduaren "Geometrizazioa" planoan adierazitako zehaztapenen bidez definitutako inguratzaile bolumetrikoaren barruan antolatu behar dira eraikinak, bai eta lurzati bakoitzaren eraikuntza-baldintzetan adierazitako zehaztapenen arabera ere. Lerrokadura horiek ezingo dituzte gainditu eraikinek, hegalak salbu direla.

Inguratzaile horren barruan ordenantza berezi honetan adierazitako eraikuntzak soilik garatu ahal izango dira, sestra gainean zein sestrapean.

Eraikuntzaren profila:
a.20.4.3.2 lurzatia ......................................... S-2+S-1+SS/PB+7+ATIKOA+BC
a.20.4.3.3 lurzatia ......................................... S-2+S-1+SS/PB+6+ATIKOA+BC

Eraikuntzaren altuera:
HAPB honen dokumentazio grafikoan ezarritakoa beteko da, eta, bereziki, lurzatietarako eraikuntza-baldintzen planoetan zehaztutakoa.

Hegalak:
Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Arau Orokorrak beteko dituzte hegalek. Beheko solairuan irtenguneak baimenduko dira, goiko solairuetako proiekzio bertikaleraino.
Teilatuak:
Ezarritako profil baimenduaren baldintza orokorrak beteko dituzte beti. Teilatu lauak baimenduta daude.

Erabilera pribatuko espazio ez eraikigarriak sestra gainean:
Oro har, espazio horietan ez dago baimenduta inolako eraikuntzarik.

Eraikigarritasuna zenbatzeko irizpideak:
Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Hirigintzako Arau Orokorrak" B.1 dokumentuan horri buruz zehaztutako irizpide orokorrak aplikatuko dira.

Lurzatien itxiturak:
Udalaren irizpideen arabera egingo dira finken itxiturak.

4. ERABILERA- ETA JABETZA-BALDINTZAK:

Gehieneko etxebizitza-kopurua:
a.20.4.3.2 lurzatia ......................................................................... 67 etxeb.
a.20.4.3.3 lurzatia ......................................................................... 60 etxeb.

Zortasunak:

Ibilgailuek eta oinezkoek sotoko solairuetara sarbidea izango dutela ziurtatzeko, beharrezkoak diren elkarrekiko "zortasunak" ezarriko dira lurzatietan. Sotoko zirkulaziorako gune komuna ez da zortasunekoa izango, eta kontuan hartuko da eraikuntza-proiektuan.

Hirigintzako erabilera:
Bizitegi-erabilera, hirigintzako arauen bidez erregulatua. Beheko solairuetan baimenduta daude etxebizitza- eta trasteleku-erabilerak.

Jabetza-erregimena:
Pribatua.

2.- LURZATI FINKATUAK

1. AZALERA:

c.10.4.3.1 lurzatia ...................................................................... 7951,00 m2
c.10.4.3.2 lurzatia ..................................................................... 2.143,00 m2

2. KALIFIKAZIOA ........................................ Bizitegi-erabilerako eraikuntza berria

3. ERAIKUNTZA-BALDINTZAK:

- Hirugarren sektoreko erabilerako eraikuntzak:
c.10.4.3.1 lurzatia ............................................................ 9.240,00 m2 (sab)
c.10.4.3.2 lurzatia ............................................................ 2.152,00 m2 (sab)

- Garajeak eta trastelekuak eraikitzeko:
c.10.4.3.1 lurzatia ............................................................ 7.951,00 m2 (sab)
c.10.4.3.2 lurzatia ............................................................ 2.143,00 m2 (sab)

- Eraikuntzen formari buruzko erregulazioa:

Lerrokadurak:
Egungo eraikuntza finkatzen da.

Eraikuntzaren profila:
Egungo eraikuntza finkatzen da.

4. ERABILERA- ETA JABETZA-BALDINTZAK:

Gehieneko etxebizitza-kopurua:
c.10.4.3.2 lurzatia ........................................................................... 2 etxeb.

Zortasunak:
Ibilgailuek eta oinezkoek sotoko solairuetara sarbidea izango dutela ziurtatzeko, beharrezkoak diren elkarrekiko "zortasunak" ezarriko dira lurzatietan. Sotoko zirkulaziorako gune komuna ez da zortasunekoa izango, eta kontuan hartuko da eraikuntza-proiektuan.

Hirigintzako erabilera:
Hirugarren sektoreko erabilera, hirigintzako arauen bidez erregulatua.

Jabetza-erregimena:
Pribatua.

3.- ESPAZIO LIBREEN TOKIKO SISTEMA

1. ERAIKUNTZA-BALDINTZAK:

Sestra gainean eraikuntza apaingarriak eta oinezkoen zirkulazioa errazteko eraikuntza finkoak eta behin-behinekoak soilik baimenduko dira (arrapalak, eskailerak, etab.).

2. ERABILERA- ETA JABETZA-BALDINTZAK:

Baimendutako erabilerak:
Aisialdiko eta atsedenaldiko erabilerak, eta proiektatutako bizitegi-guneekiko oinezko loturetarakoa.

- Jabetza-erregimena:
Publikoa.

4.- BIDE-SAREA

1. ERAIKUNTZA-BALDINTZAK:

Eraikuntza baztertuta dago, bide-sarearen mendeko erabilerekin zerikusia duen eraikuntza izan ezik.
Sestrapean baimenduta daude zerbitzu-azpiegituren zentroak jartzea.

2. ERABILERA- ETA JABETZA-BALDINTZAK:

Baimendutako erabilerak:
Ibilgailuen zirkulazioa, aparkalekua, oinezkoentzako espaloiak.

- Jabetza-erregimena:
Publikoa.

ESKLABAK-ITURZULO PLAN BEREZIA

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea