wrapper

medio ambiente urbanismo Sub

Azpeitiko hiri-antolamendurako plan nagusiaren 4.3 esklabak-iturzulo azpieremurako hasierako onarpena

Azpeitiko Udalbatzak, 2013ko abenduaren 3an egindako bilkuran, hura osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoak emandako aldeko botuarekin, Hiri-Antolamendurako Plan Nagusiaren baitan 4.3. Esklabak-Iturzulo azpieremurako Plan Bereziari, eta Ikerketa Akustikoari HASERAKO ONARPENA eman zien.

Hasierako onarpena izango duen dokumentua Javier Corta Echániz, Patxi Corta Echániz y Javier Corta Martinezek osatutako talde teknikoak idatzi du, eta Ikerketa Akustikoa, berriz, Ekolur Ingurumen Aholkularitzak.

Horrenbestez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 95.2. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko kontaminazio akustikoa arautzen duen urriaren 16ko 2013/2013 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurreko erakustaldian jarria dago aipatutako dokumentazioa Udalaren Idazkaritzan eta Azpeitiko Udalaren web-orrian (www.azpeitia.net), 20 lanegunetan iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Aipatutako epe horretan hura aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea