wrapper

Oharrak

medio ambiente urbanismo Sub

Zarata mapa

AZPEITIKO HERRIAREN ZARATA MAPARI BEHIN BETIKO ONARPENA EMATEA.

Azpeitiko Udalbatzak, 2014ko ekainaren 3an egindako bilkuran Azpeitiko Zarata Mapari HASIERAKO ONARPENA eman zion. Dokumentuak bere baitan txosten teknikoa eta laburpen dokumentua jaso ditu, eta Monica Tomas Garridok y Alberto Bañuelos Irustak osatutako talde teknikoak idatzi du (AAC Acústica y Lumínica).

Udalbatzak hartutako akordioa, dokumentua bera, eta bideratu den espedienea Udalaren Iragarki taual, bere Web orrian, 2014ko ekainaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta 2014ko ekainaren 24ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Jendaurreko epealdian ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak jasotzako prozedura kontuan izanik, Udalbatzak 2014ko urriaren 7an egindako bilkuran dagokigun dokumentua behin betiko izaeraz onartzea erabaki du.

Azpeitiko herriko Zarata Mapa edonork ikusteko moduan dago bai Idazkaritzan baita Udalaren Web orrian ere.

Akordio hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Interesatuek honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Bilbon, Euskadiko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Dena dela, partikularrek errekurtso horren aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lehendakaritzari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Horrela eginez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsorik ezingo da aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntzioz ezetsi arte. Errekurtso horiek aurkez daitezke, egoki iritzitako gainerako errekurtsoei kalterik egin gabe.

 

Azpeitian, 2014ko abenduaren 3an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua. 

Dokumentazioa gehiago

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea