- RESPONSABLE POLÍTICO
Joanes Amenabar (Medio ambiente)
Nagore Alkorta (Urbanización) - RESPONSABLE TÉCNICO
Izaskun Zeziaga (Medio ambiente)
Arturo Rivas (Urbanización) - DIRECCIÓN
Enparantza Nagusia, 5 - TELÉFONO
Ingurumena: 943 15 70 70
Hirigintza: 943 15 71 91 - CORREO ELECTRÓNICO
ingurumena@azpeitia.eus
hirigintza@azpeitia.eus

- 27/03/2015
Etxeko argindar kontsumoan aurrezteko ekimena abian jarri da
Etxeetako argindar energia murrizteko tresna abian da jada. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean, Argitu kanpaina aurkeztu dute Azpeitian eta dagoeneko, herritarrek bertan parte hartu ahal dezakete. Aurkezpenean, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua, Ainhoa Iraola Ingurumeneko foru zuzendaria, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, kanpainarako aplikazioa sortu duen Enerbyte enpresako Pep Salas, Carmen Garcia Rubiko alkatea eta hango zinegotzi Angel Ruiz Casas izan ziren eta ekimenaren nondik norakoak agertu zituzten. "Kanpainaren helburuak batetik, modu praktikoan energia kontsumoa jaistea eta bestetik, jarrera kritikoa eta arduratsua sustatzea dira eta herritarrak beraiek ohartzea eragile aktiboak direla gai honetan, funtsezko erabakiak har ditzaketela eta, horregatik, konponbidearen parte direla", agertu du Errazkinek.
Leer más
- 25/03/2015
Baserritarren zaborra biltzeko ekarpen guneak eraikitzeko lanak hasi dira
Baserritarrentzat ekarpen guneak egiten ari da Udala, Urola Erdiko Manokomunitateari esker lortutako diru-laguntzarekin. Ekarpen gune hauek hainbat lekutan egongo dira; Aratz Erreka, Urrestilla, Baiolegitxo, Landeta, Loiola eta Oinatz (irudian). Modu honetan, baserrietako zaborrak gune txukunagoetan izatea eta kontrolatuagoa egotea bilatu nahi da, izan ere, txaboletan zabor guztientzako ontziak egongo dira. Txabolak oraindik egiten ari dira baina giltzak, gune bakoitzeko baserritarrei banatuko zaizkie, beraiek bakarrik erabil ditzaten.
Leer más
- 24/03/2015
Argitu, etxeetako energia murrizteko kanpaina aurkeztuko da gaur
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean, Argitu kanpaina jarri du abian eta ekimena, gaur, asteartea, aurkeztuko da udaletxeko areto nagusian, 18:30ean. Etxebizitzetan argindarraren kontsumoa murritzen laguntzeko kanpaina da Argitu eta aurkezpenean, Rubiko (Katalunia) udal ordezkari bat ere izango da euren esperientzia azaltzen. Izan ere, herri horretan kontsumoa %18 aurreztea lortu dute. "Energia noiz eta nola kontsumitzen dugun jakinez gero, %18ra arte aurreztu daiteke", agertu dute Gipuzkoako Aldunditik. Horregatik, Azpeitiko Udalak herritarrak gaurko aurkezpenera etortzera eta energia kontsumoan murritzeko aholkuak eta neurriak ezagutzera gonbidatu nahi ditu.

- 02/03/2015
Udalak beste hiru urtez kuadeatuko du Ingurugiro Etxea
Azpeitiko Udalak Ingurugiro Museoa beste 3 urtez kudeatuko du azken Udalbatzan Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena luzatzea erabaki ondoren. Honela, 2015, 2016 eta 2017 urteetan Udala arduratuko da museoa administratzeaz eta kudeaketa hori egiteko, Jaurlaritzak 120.000 euro emango dizkio Udalari urtero, beraz, guztira 360.000 euro jasoko ditu Azpeitiko Udalak. Ingurugiro Museoa 1988an zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan, euskaldunei orokorrean eta bereziki eskoletako neska-mutilei ingurumena ezagutu eta honen arazoez jabetzeko asmoz. Urte guzti hauetan, 300.000 bisitari baino gehiago izan ditu Ingurugiro Museoak. Bestalde, hitzarmenetik at gelditzen bada ere, Eusko Jaurlaritzak Museo kanpoko haur parkea erabat berrituko duela agertu du. Honela, Izarraitzen oinarritutako parke naturala egingo da eta irudi nagusi bezala, saguzarra izango du. Lan hauek 2015 urtean zehar egingo dira.
Leer más
- 20/02/2015
Azpeitiak diploma jaso du, Tokiko Agenda 21-en kalitatea aztertzeko programan parte hartu izanagatik
Azpeitiko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren diploma jaso du gaur goizean Durangon egin den ekitaldian, Udalsarea 21 udalerrien sareko Tokiko Agenda 21en kalitatea aztertzeko programan parte hartzeagatik. Azpeitiko udalerriak, beste 40 herrirekin batera, bere borondatez parte hartu du tokiko agendaren kalitatea zehazteko analisi batean. Neurketa horretarako, Udalsarea 21ek sortutako ebaluazio-sistema bat hartu dute kontuan: Tokiko Agenda kalitatea, Tak21.
TAK21 ebaluazio-sistemak bost faktore aztertzen ditu Tokiko Agenda 21en kalitate orokorra ebaluatzeko: estrategikoa, zeharkakotasuna, partaidetza publikoa, operatiboa eta jasangarritasun-adierazleak.
Leer más