wrapper

medio ambiente urbanismo Sub

Herritarrak energiaren gaian sentsibilizatzeko, ekintza sorta

energiajardunaldiak

Energia Jardunaldiak egingo dira Urola Erdia bailaran, azaroaren 21etik abenduaren 2ra bitartean. Jardunaldiak Energia Mahaiak antolatu ditu, energiaren gaia lantzeko eta Ekintza Planaren sentsibilizazio eta komunikazio atalari erantzuna emateko asmoz. Honela, eskualdkeo herri bakoitzean ekimenak izango dira, erakusketak, tailerrak eta mahai-inguruak, besteak beste. Egitarau osoa honako hau izango da:

Leer más

'Gure Inguruari Begirada Bat' lehiaketara aurkezteko epea astelehena arte luzatu da

'Gure Inguruari Begirada Bat' argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea luzatu da. Honela, astelehena, azaroak 16, izango da lanak aurkeztu ahal izateko azken eguna. Aurtengo lehiaketako gaia, elikadura jasangarria da eta aurkeztutako argazkiek, elikadurak eta ingurumenak duten erlazioa agertu behar dute. Argazki guztiak bildu ondoren, epaimahaiak azaroaren 18an emango du jakitera bere erabakia eta sari banaketa, berriz, hilaren 27an egingo da. Guztira, 100 euroko 9 sari banatuko dira, 3 arlo bakoitzean.

Leer más

Elikadurak eta ingurumenak duten harreman estua ezagutaraztea nahi ditu aurtengo Gure Inguruari Begirada Bat argazki lehiaketak

gureinguruari2015

'Gure Inguruari Begirada Bat' argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea azaroak 12an, ostegunean, amaituko da. Azpeitiko Udalak antolatutako lehiaketak, elikadurak eta ingurumenak duten harreman estua ezagutaraztera eman nahi du; "Jakien produkzioa biodibertsitatean eragin zuzenetakoa duen ekintza da. Horrez gain, kontsumitzen ez dugun eta zaborretara botatzen dugun jakien kopurua ere handia da. Ingurumenaren babeserako elikadura arloan praktika egokiak ezarri eta Elikadura Jasangarria sustatzeko helburuarekin argazkiak bildu nahi ditugu lehiaketarako", agertu dute arduradunek.

Lehiaketa hiru kategoriatan banatuko da:

Leer más

Alde Zaharreko eta Paulo VI-ko argiteria publiko guztian LED sistema ezarriko du Udalak, energia aurrezteko helburuarekin

fernandinofarola

Azpeitiko Udalak 2013an onartu zuen, aho batez, Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa eta plana osatzeko prozesuan, energiaren gaiari tratamendu berezia eman zitzaion, lerro estrategiko oso bat energiaren ingurukoa izanik. Lerro estrategiko horren baitan, mota desberdinetako ekintzak aurreikusten dira baina denak eraginkortasun energetikoa, kontsumoen murrizketa eta energia berriztagarrien ezarpenarekin zerikusia dutenak dira.

Leer más

Euskal ondare naturalaz sentsibilizatzeko helburu izango duen parke berria itxura hartzen hasi da Ingurugiro Etxea Museoan

xaguxatarparkea

Ingurugiro Etxea Museoak parke berria izango du. Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean "Xaguxatar" izeneko proiektu berriaren lanak hasi dituzte dagoeneko eta dagoeneko, itxura hartzen hasia da. Euskal ondare naturalaz sentsibilizatzeko helburu izango duen gune berriak, saguzarra izango du irudi bezala eta 1.800 metro karratuko azalera izango du, 6 gune desberdinetan banatuta;

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information