- RESPONSABLE POLÍTICO
Joanes Amenabar (Medio ambiente)
Nagore Alkorta (Urbanización) - RESPONSABLE TÉCNICO
Izaskun Zeziaga (Medio ambiente)
Arturo Rivas (Urbanización) - DIRECCIÓN
Enparantza Nagusia, 5 - TELÉFONO
Ingurumena: 943 15 70 70
Hirigintza: 943 15 71 91 - CORREO ELECTRÓNICO
ingurumena@azpeitia.eus
hirigintza@azpeitia.eus

- 10/02/2016
Lapatxen inguruan hitz egiteko bilera Elosiagan
Lapatx zabortegiaren inguruko azken asteotako albisteen ostean, Azpeitiko Udalak bilera egin nahi du Elosiagako bizilagunekin, bihar. Aurtengo aurrekontuak osatzeko prozesuaren baitan izan ziren Udal ordezkariak bertan, eta ordun gelditu bezala, Lapatxen egoeraren berri emateko izango da bilera, bihar, otsailak 11, osteguna 19:00etan, Añotan.
Azken asteotan Urola Erdiko Mankomunitateak Lapatx betetzen denean ixteko erabakiari heldu dio, eta ez da handituko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) eskatu bezala. Azpeitiko Udalak ere, Lapatx ixteko erabakiarekin bat egin zuen azken plenoan, eta bestelako aukerarik suertatzen bada, herri galdeketa egingo zela adierazi zuen.
Leer más
- 28/01/2016
Hezurren Egia erakusketa inauguratuko dute zapatuan, Ingurugiro Etxean
2013. urtean hasi zen gauzatzen Hezurren Egia proiektua bailarako 5 udalerri (Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizama) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean. Larunbatean, Ingurugiro Etxean 11:30ean izango den inaugurazioarekin proiektu orokorra osatzeko pauso bat gehiago emango da; Hezurren Egia erakusketa zabalduko da, eta horrela proiektuaren lehen fasea gauzatutzat emango da.
Leer más
- 30/11/2015
"Gure inguruari begirada bat" lehiaketan saritutako argazkiak ikusgai daude Betharram aretoan
'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako irabazleen izenak jakinarazi ditu Udal Ingurumen sailak. Ostiral arratsaldean banatu ziren sariak eta irabazleen lanak eta lehiaketara aurkeztutako beste proposamenak ikusgai daude Betharram aretoan. Erakusketa abenduaren 12ra bitartean ikus ahalko da, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbat, igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara. Aurtengo lehiaketako gaia elikadura jasangarria izan da eta hiru sailetan banatu da, sail bakoitzean hiru saritu egon direlarik;
1.- Bertako produktuen azoka eta feriak
Igor Froilan
Valen Garcia
Juan Carlos del Pozo
2.- Elikadura eta festak
Alberto Beloki
Mikel Zengotita
Jexux Artola
3.- Elikagaien ekoizpen guneak
Iñaki Etxenagusia
Juan Luis Odriozola
Javier Bastida

- 30/11/2015
Eredu energetiko berrien inguruko solasaldia izango da gaur, astelehena, Energia Jardunaldien baitan
Urola Erdiko Energiaren Mahaiak antolatutako Energia Jardunaldiak abian dira jada. Herritarrak energiaren gaian sentsibilizatzeko helburuarekin hamaika ekintza antolatu dira bailaran, eta gaur, astelehena, solasaldia izango da Azpeitian. Sanagustin Kulturgunean izango da hitzordua, 19:00etan, eta bertan, Aitor Urresti eta Xabier Azurza Eredu energetiko berriz arituko dira, Jokin Aldazabal moderatzaile lanetan izango delarik. Enegi Jardunaldiekin jarraituz, asteazkenean, abenduak 2, "OliagopolyOFF" filma ikusteko aukera izango da Gaztetxean 19:00etatik aurrera. Azpeitiko Udalak ekimenetan parte hartzera dei egiten die herritarrei.
Leer más
- 27/11/2015
Klima aldaketa saihesteko konponbideak eskatzen dituen bizikleta martxa Azpeitian izan da eta Udalak babesa eman dio
Abenduaren hasieran negutegi efektodun gasen isurketak murrizteko mundu mailako ituna osatzea helburu izango duen klimaren aldeko goi bilera ospatuko da Parisen. Bertan parte hartzeko helburuarekin eta klima aldaketa saihesteko konponbideak eskatuz, bizikleta martxa abiatu da Valentziatik eta partaideak, Azpeitira iritsi ziren atzo, osteguna. Azpeitiko Udalak bat egiten du bizikleta martxaren ideia eta helburuekin eta harrera egin zitzaion 40 pertsona inguruko taldeari. Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien eta Aitor Bereziartua zinegotziak Izarraitz pilotalekuan izan ziren babesa ematen. Horrez gain, aldagela eta dutxa zerbitzuak eskaini zitzaizkien eta Emakume Txokoko instalazioetan lo egiten utzi zaie.
Leer más